146. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Udaltzain laguntzailearen kontratazioa

2014ko uztailaren 17an, Baztango Udaleko alkateak, Garbiñe Elizegi Narbartek, hitzez hitz honela dioen 134/2014 zenbakidun ebazpena eman zuen:

“Ikusirik, Baztango Udaleko udaltzain laguntzaile izateko lanpostu bat, euskaraz dakiena eta Nafarroako Seguritate Eskolak emandako udaltzaingoaren laguntzailea izateko gaikuntza duena, betetzeko deialdiari buruzko espedienteko jarduketak,

Ebatzi dut:

1.–Bukatutzat ematea Baztango Udaleko udaltzain laguntzaile bat, euskaraz dakiena eta Nafarroako Seguritate Eskolak emandako udaltzaingoaren laguntzailea izateko gaikuntza duena, kontratatzeko hautapen prozesua.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.”

Baztanen, 2014ko uztailaren 17an.–Alkatea, Garbiñe Elizegi Narbarte.

Iragarkiaren kodea: L1410359