146. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Kudeaketa hitzarmenaren hasierako onespena.
4D-3C azpiunitatea, 544. lurzatia, 5. poligonoa

Arguedasko Udalak, 2014ko maiatzaren 23an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Jesús María Calavia Irisarrirekin sinatu beharreko kudeaketa hitzarmena, katastroko 5. poligonoko 544. lurzatiaren 4D-3C azpiunitateari buruzkoa, hain zuzen ere Arguedasko Sopeña kaleko 13. zenbakiari dagokiona.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 23. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak aurkez ditzaten.

Arguedasen, 2014ko uztailaren 11n.–Alkatea, Fernando Mendoza Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1410087