146. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

2. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2014ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 24an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

02. aldaketa 2013ko aurrekontuan: Kreditu transferentzia

Guztira 7.268,10 euroko kreditua jasoko duten aurrekontuko kontu-sailak hauek dira:

Gizarte Segurantzaren enpresa-kuota:

Aurrekontuko kontu-saila (1-31400-16001). Poltsa (1-3-1).

KONTU-SAILAREN HASIERAKO KREDITUA

ONARTUTAKO BETEBEHARRAK

ALDAKETA

100.000 euro

102.178,15 euro

2.178,15 euro

Kontu-sail honek hasierako kreditua gainditu du, hasiera batez aurreikusi baino behin-behineko langile gehiago kontratatu delako.

Derrama montepioetarako eta familia laguntzarako:

Aurrekontuko kontu-saila (1-31400-16004). Poltsa (1-3-1).

KONTU-SAILAREN HASIERAKO KREDITUA

ONARTUTAKO BETEBEHARRAK

ALDAKETA

177.000 euro

177.999,34 euro

829,62 euro

Kontu-sail honek hasierako kreditua gainditu du, Nafarroako Gobernuak urtero kargatzen digun montepioetarako derramaren kostua handiagoa izan delako.

Komunitatearen intereseko jardueretako langileak:

Aurrekontuko kontu-saila (1-32300-131004). Poltsa (1-3-1).

KONTU-SAILAREN HASIERAKO KREDITUA

ONARTUTAKO BETEBEHARRAK

ALDAKETA

28.049,31 euro

32.309,64 euro

4.260,33 euro

Kontu-sail honek hasierako kreditua gainditu du, hasiera batez aurreikusi baino langile gehiago kontratatu delako gizarteratze programan.

Aurreko kontu-sailei zenbateko bereko kreditua lagako dieten aurrekontuko kontu-sailak hauek dira:

“Herriko argietarako argindarra”:

Kontu-saila (1-43300-22101). Poltsa (1-4-2).

KONTU-SAILAREN HASIERAKO KREDITUA

ONARTUTAKO BETEBEHARRAK

ALDAKETA

64.000 euro

51.278,85 euro

-7.268,10 euro

Arguedasen, 2014ko uztailaren 11n.–Alkate udalburua, Fernando Mendoza Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1410058