146. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

Deialdia, Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeko oihangintzako langile izateko 3 lanpostu oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuaz betetzeko. Onartuen behin-behineko zerrenda

2014ko apirilaren 15eko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez, deialdia onetsi zen Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeko oihangintzako langile izateko 3 lanpostu barne igoera murriztuaz betetzeko. Deialdia 2014ko 102. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 27an.

Eskabideak aurkezteko epea bukatu denez, bidezko da izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eranskinean jasoa, onestea.

Interesdunek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko eta akatsak, halakorik bada, zuzentzeko.

Ezkarozen, 2014ko ekainaren 9an.–Batzordeko burua, Javier Udi Mancho.

ERANSKINA

Onartuen behin-behineko zerrenda

FRANCISCO MANCHO ZUBIALDE

ANTONIO RECALDE COMPAINS

ENRIQUE PASCUAL JUANTO

Iragarkiaren kodea: L1410051