2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
EGUESIBAR
Izangaien behin-behineko zerrenda, Udaltzaingoko kaboa izateko lanpostu bat kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdian. Onespena
Eguesibarko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2014ko uztailaren 4an egin bilkuran, erabaki du ondotik ematen den izangaien behin behineko zerrenda onestea, Udaltzaingoko kaboa izateko lanpostu bat kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdian. Haren oinarriak 2014ko 107. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, ekainaren 3an.
Behin-behinekoz onarturiko izangaiak ondoko udaltzainak dira: 033, 011, 028 eta 038 zenbakiak dituztenak.
Argitara ematen da orok jakin dezan eta bete dadin bai Nafarroako Polizia Kidegoko Langileen gaineko Erregelamenduaren 31-6 artikuluan bai aipatu deialdiaren 4. oinarrian xedatua. Interesdunek alegazioak aurkez ditzakete zerrenda horren kontra; horretarako, hamar eguneko epea izanen dute, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.
Sarrigurenen, 2014ko uztailaren 9an.–Lehen alkateordea, jardunean, Helena Arruabarena Polite.
Iragarkiaren kodea: L1409989