1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
752/2014 EBAZPENA, uztailaren 8koa, Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez Untzueko erabiltzaile guztientzako bidaiari-garraio erregularreko zerbitzuetako geralekua aldatzen da, eta herri horretan eskaeren araberako garraio zerbitzuaren ezarpena jendaurrean jartzen da.
2013ko martxoaren 1ean, Untzueko alkate José Luis Irisarri Galar jaunak, udala ordezkatuz, eskatu zuen Artederreta izeneko autobus geralekua aldatzeko, eta txosten bidez azaldu zuen geraleku hori arriskugarria zela eskuineko bazterrean, Iruña-Tutera norabidean. Geraleku hori udal mugape horretan dago, N-121 eta NA-5020 errepideen arteko gurutzean.
Artederretako geralekua Untzueko sarreran dago, 1.500 bat metrora. Bidaiari-garraio erregularreko zenbait ibilbideetako zati da, honako hauek ematen dituzten zerbitzuetan: La Tafallesa, S.A., Zarrakaztelu eta Iruña arteko kontzesioa, Uxue-Tafalla adarrekoa (VNA-007), Lerinen eta Iruñearen artekoa (VNA-009) eta Faltzesen eta Iruñearen artekoa (VNA-008) eta Compañía Navarra de Autobuses, S.A., Lodosaren eta Iruñearen arteko kontzesioa (VNA-016). Herriak, Administrazioak dituen datuen arabera, 142 bat biztanle ditu, eta geraleku horretan zerbitzu eskaera txikia dago.
Lurreko garraioaren antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua onesten duen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren 74. artikuluak dioenez, geralekuak zehazteko aldez aurretik ukitutako udalaren txostena edo proposamena izanen da, kontzesiodunari entzutea emanen zaio eta kontuan hartuko da zer eragin izanen duen hiri-zirkulazioan eta kontzesioko zerbitzuak emateko.
Garraio Zerbitzuak txosten bidez dio ezen, udalak aldaketa sustaturik, Foruzaingoaren eta Sustapen Departamentuko Zainketa Zerbitzuaren txostenak ikuskatu eta eskatu ziren, bide segurtasun arlokoak, izan zitezkeen kokapenei buruz. Bat Untzuen berean izanen litzateke, hirigunean, eta bestea Udalak proposatutakoa, oraingo leku berean baina beste norabidean.
Entzutea eman zaie ukitutako enpresei, kontzesiodunei, aldaketak zerbitzuan izanen lukeen eragina neurtzeko, eta La Tafallesa, S.A.k alegazioak aurkeztu zituen 2014ko otsailaren 18an. Hartan, besteak beste, proposatzen du, geralekua hirigunera eramaten bada, erabiltzaileen eskaeren arabera eman daitezela zerbitzuak, arrazaoi ekonomikoengatik, ingurumenekoengatik eta, bereziki, bidaiariei kalteak saihesteko, izan ere geralekua tokiz aldatzeak ekarriko luke bidaia 15 minutu luzatzea, eta ordutegian izanen litzatekeen eraginaren ondorioz zerbitzuak gutxiago erabiliko lirateke eta kostua handitu eginen litzateke.
Zerbitzuaren txostenak dioenez, oraingo geralekuaren arriskugarritasunari buruzko txostenak ikusirik eta alderdiak ados egonik, bideko segurtasunaren ikuspuntutik konponbide hoberentzat hartzen da bi geralekuak Untzuen berean jartzea, aldez aurretik udalak sarbidea egokituta eta prestatuta, espedientera erantsitako txostenetan adierazitako neurri zuzentzaileen bidez. Neurri horiek udalak aurkeztutako memorian jaso dira.
Bestalde, geralekuaren aldaketak zerbitzu-ematean izanen duen eragina neurturik, eta kontuan harturik kontzesiodunak egindako alegazioak eta, era berean, herri horretan dagoen zerbitzu-eskaera txikia, Garraio Zerbitzuak uste du komeni dela aipatutako kontzesioetako zerbitzuen eskaintza egokitzea, erabiltzaileen egungo eskaera aintzat hartuz, eta, hala, erabiltzaileen eskaeraren araberako zerbitzua ezarriko da eta horrela zirkulazioa malgutuko.
Halaber, kontuan harturik lau kontzesiok bat egiten dutela geraleku horretan, tarte horretan ibilbide bera dutela, eta zerbitzu-eskaera txikia dagoela, txostenean egokitzat jotzen da zerbitzua bidaia zehatz batzuetara mugatzea.
Zerbitzuak aldaketa hauek justifikatzen ditu, bai geratzeko moduan bai bidaien maiztasunean, oinarritzat harturik erabiltzaileen mugikortasun-behar benetakoak eta garraioaren sektoreko legeriako funtsezko printzipioak, hots, erabiltzaileen beharrak benetan betetzea ahalik eta eraginkortasun handienarekin eta dauden baliabideak behar bezala erabiliz, betiere herri horretan bidaiari-garraioko gutxieneko zerbitzu publikoari eutsiz.
Garraio Zerbitzuak, txosten batean, adierazten du adostasuna lortu dela enpresa kontzesiodunen eta Untzueko Udalaren artean geraleku hori erabiltzailearen eskaeraren arabera egiteko, erabileraren arabera oinarrizkoak diren bidaietan, eta, azkenik, erabaki da Untzueko erabiltzaile guztientzako garraio erregularra erabiltzailearen eskaeraren arabera egitea, astelehenetik igandera, honako kontzesio, ordutegi eta baldintzetan:
–Lodosaren eta Iruñearen arteko (VNA-016) kontzesioan Compañía Navarra de Autobuses, S.A.k ematen dituen zerbitzuak:
- Astelehenetik larunbatera, Lodosa-Iruña norabidea. Irteera ordutegia: 6:45.
- Astelehenetik ostiralera, Iruña-Lodosa norabidea. Irteera ordutegia: 18:30.
–Zarrakazteluren eta Iruñearen arteko (VNA-007) kontzesioan La Tafallesa, S.A.k ematen dituen zerbitzuak:
- Astelehenetik ostiralera Iruña-Erriberri, irteera ordua: 14:30, eta larunbatetan, irteera ordua: 15:30.
- Igandeetan Zarrakaztelu-Iruña, irteera ordua: 9:00, eta Iruña-Zarrakaztelu, irteera ordua: 13:00.
–Zerbitzua erabiltzeko, aldez aurretik erabili nahi duten herritarrek eskatu egin beharko dute, telefonoz edo enpresa kontzesiodunek hartarako gaitutako posta elektronikoaren bidez.
–Kontzesiodunak bermatzen du eskaera izaten duen aldiro emanen duela zerbitzua. Udalaren bulegoetako iragarki oholetan jarriko da informazioa, baita kontzesiodunen web orrietan ere.
Aurretik azaldutako guztiarengatik, Garraio Zerbitzuak proposatzen du Untzueko erabiltzaile guztientzako garraio erregularreko zerbitzuetako geralekua aldatzea, eta hirigunera aldatzea, Soroeta kalearen, Etxague bidearen, Barasoain bidearen eta sarbideko bidearen arteko zelaigunera. Aurretik sarbidearen egokitze eta gaitze lanak eginen ditu udalak, eta erabiltzailearen eskaeraren araberako zerbitzua ezarriko da Untzuen, eta, horrekin batera, herrirako zirkulazioak berrantolatuko dira, ukitutako kontzesioetako baldintza agirietako aldaketen ondorioz (eranskinean zehazten dira).
Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legea garatzeko irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduaren 79. artikuluan xedatutakoarekin bat, zirkulazioen aldaketak jendaurrean jarri behar dira.
Horrenbestez, Sustapeneko kontseilariaren uztailaren 17ko 15/2012 Foru Aginduak emandako ahalmenak erabiliz eta Garraio Zerbitzuak proposatutakoarekin bat,
EBATZI DUT:
1. Erabiltzaile guztientzako garraio erregularreko zerbitzuetako Artederreta izeneko geralekua, Untzueko udal mugapean dagoena, aldatzea, eta herri horretako hirigune horretara aldatzea, Soroeta kalearen, Etxague bidearen, Barasoain bidearen eta sarbideko bidearen arteko zelaigunera. Aurretik sarbidearen egokitze eta gaitze lanak eginen ditu Untzueko Udalak.
2. Jendaurrean jartzea, hamabost egun balioduneko epean, herri horretan erabiltzaileen eskaeren araberako zerbitzuaren ezarpena, zeinak herri horretarako zirkulazioak berrantolatzea eskatzen baitu, ukitutako kontzesioetako baldintza agirietako aldaketen ondorioz (ebazpen honen eranskinean zehazten dira), edozein pertsonak egoki iruditzen zaizkion ohar edo alegazioak egin ditzan. Horretarako, espedientea aztertzen ahal dute Garraio Zerbitzuko bulegoetan (Alondegia kalea, 1, 2. solairua, Iruña).
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau igortzea Garraio Zerbitzura, Garraioen Ustiapenerako Atalera, Untzueko Udalera, Compañía Navarra de Autobuses, S.A.ra eta Tafallesa, S.A.ra.
Iruñean, 2014ko uztailaren 8an.–Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusia, José Antonio Marcén Zunzarren.
ERANSKINA
Erabiltzaile guztientzako bidaiari-garraio erregular publikoko kontzesioen baldintza agiriak aldatzea, Lerinen eta Iruñearen artean (VNA-009) eta Faltzesen eta Iruñearen artean (VNA-008), 3. atalean (Geralekuak) “Artederretaren” aipamena kenduz.
Zarrakazteluren eta Iruñearen arteko Uxue-Tafalla adarreko (VNA-007) erabiltzaile guztientzako bidaiari-garraio publiko erregularreko kontzesioaren baldintza agiriak aldatzea, aldaketa hauek eginez:
a) “Ibilbidea” izeneko 2. atalaren ordez honako testu hau: “Figaroldik NA-5555ko gurutzeraino NA-5391tik, NA-5391tik, Zarrakazteluko gurutzetik NA-5555tik, Zarrakaztelutik N-121ko gurutzeraino NA-124tik, eta gurutzetik Iruñeraino N-121tik, denera 93 kilometro; Untzuerako desbideratzea NA-5010 errepidetik NA-5020ko gurutzeraino, eta NA-5020tik Untzueraino; denera 3 kilometro.
b) 3. atalean (“Geralekuak”), “Artederretari” egindako aipamenaren ordez aipa bedi “Untzue (eskaeraren arabera)”.
Lodosa-Iruñeko (VNA-016) erabiltzaile guztientzako bidaiari-garraio publiko erregularraren kontzesioaren baldintza agiriak aldatzea, aldaketa hau eginez:
a) 2. atalean (“Ibilbidea”), A) ibilbideari dagokionez, honako testu hau:”Lodosatik Iruñera, Caparroson barna: Lodosatik Azagrara NA-134tik; Azagratik Azkoiena NA-134tik eta NA-115tik; Azkoiendik Caparrosora NA-128tik eta N-121tik; Caparrosotik Iruñera N-121tik, denera 117 kilometro; Arradara desbideratzeko adarra NA-5500tik, Arradako gurutzeraino, eta Arradako herrira Arradako sarbidetik, denera 8 kilometro; Untzuerako desbideratze adarra NA-5010tik NA-5020ko gurutzeraino eta NA-5020tik Untzueraino, guztria 3 kilometro.
b) 3. atalean (“Geralekuak”), “Artederretako geltokiari” egindako aipamenaren ordez aipa bedi “Untzue (eskaeraren arabera)”.
Iragarkiaren kodea: F1410144