146. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

293/2014 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, baimena ematen duena 2014-2015 ikasturtean hasierako lanbide kualifikazioko programetako (HLKP) bigarren kurtsoetarako Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe bateratuetan, Bigarren Hezkuntzako institutuetan, ikastetxe pribatu itunduetan eta irabazi asmorik gabeko erakundeetan.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 30. eta 75. artikuluek ezartzen dute hezkuntza administrazioek arautu eta bermatuko dutela berariazko programen eskaintza behar adinakoa izatea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapa dagozkion helburuak erdietsi gabe uzten duten ikasleentzat. Eskaintza horrek modalitate batzuk izaten ahalko ditu, eta parte hartzen ahalko dute ikastetxeek, toki korporazioek, lanbide elkarteek, gobernuz kanpoko erakundeek eta enpresa elkarteek eta sindikatuek, beti hezkuntza administrazioek koordinaturik.

Uztailaren 4ko 109/2008 Foru Aginduak arautzen ditu Nafarroako Foru Komunitatean hasierako lanbide kualifikazioko programak, eta haiek garatzeko arauak eta irizpide akademikoak zein funtzionalak ezartzen ditu. Halaber, zuzendari nagusi eskudunari ahalmena ematen dio behar diren ebazpenak eta jarraibideak eman ditzan foru agindu honetan xedatutakoa garatzeko.

Hezkuntzaren kalitatea hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak ezartzen du, azken xedapenetako bosgarrenean, ezarpeneko egutegia, eta 4. atalean xedatzen du Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloek pixkana-pixkana ordeztuko dituztela hasierako lanbide kualifikazioko programak. Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetako lehen kurtsoa 2014-2015 ikasturtean ezarriko da. Ikasturte horretan, hasierako lanbide kualifikazioko programetako lehen kurtsoa eskaintzatik kenduko da.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ebazpen honen eranskinean ageri diren ikastetxe bateratuei, Bigarren Hezkuntzako institutuei, ikastetxe pribatu itunduei eta irabazi asmorik gabeko erakundeei baimena ematea eranskinean azaltzen diren hasierako lanbide kualifikazioko programetako (HLKP) bigarren kurtsoa garatzeko 2014-2015 ikasturtean.

2. Era berean, ebazpen honen eranskinean ageri da zein ikastetxe bateraturi edo Bigarren Hezkuntzako instituturi atxikiko zaizkion irabazi asmorik gabeko erakundeak eta itunpeko ikastetxeak.

3. Programak ematean, uztailaren 4ko 109/2008 Foru Aginduari jarraituko zaio. Lanbide moduluen egituraren erreferenteak eta lanbide profilarenak, aldiz, haiek onesten dituzten ebazpenei jarraituko diete, bai eta Hezkuntza Departamentuak programak ematen dituzten ikastetxeak antolatu eta funtzionatzeko ematen duen araudi orokorrari ere.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Ikastetxeen, haien Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera eta ikastetxe eta erakunde ukituetara.

Iruñean, 2014ko ekainaren 30ean.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

ERANSKINA

Hasierako lanbide kualifikazioko programetako (HLKP) bigarren kurtsoa ikastetxe publikoetan

Modalitatea: HLKP. Oinarrizkoa.

IKASTETXE BAIMENDUAK

PROGRAMA

KURTSOA

UN.

IRAUPENA

(Erreferentzia)

“Burlada FP” IB - Burlata

Ile-apainketako eta estetikako laguntzailea. Oinarrizkoa

2.a

2

2.000 ordu

“Alhama” BHI - CORELLA

Sukaldaritzako eta pastelgintzako laguntzailea. Oinarrizkoa

2.a

1

2.000 ordu

“Lekaroz-Elizondo” BHI - Elizondo

Soldadurako eta metal-arotzeriako laguntzailea. Oinarrizkoa

2.a

1

2.000 ordu

Bulegoko eta informatikako laguntzailea. Oinarrizkoa

2.a

1

2.000 ordu

IB Politeknikoa - Lizarra

Bulegoko eta informatikako laguntzailea. Oinarrizkoa

2.a

1

2.000 ordu

“Huarte” BHI - Uharte

Soldadurako eta metal-arotzeriako laguntzailea. Oinarrizkoa

2.a

1

2.000 ordu

Mikroinformatikako mantentze-lanetako laguntzailea. Oinarrizkoa

2.a

1

2.000 ordu

Ibilgailuen konponketako laguntzailea

2.a

1

2.000 ordu

“Sierra de Leyre” BHI - Irunberri

Jatetxeko eta ostatuko laguntzailea. Oinarrizkoa

2.a

1

2.000 ordu

“Ribera del Arga” BHI - Azkoien

Lorezaintzako eta nekazaritzako laguntzailea. Oinarrizkoa

2.a

1

2.000 ordu

“Ega” BHI - San Adrián

Elikagaien industriako laguntzailea. Oinarrizkoa

2.a

1

2.000 ordu

IBP “ETI” IBP - Tutera

Lorezaintzako eta nekazaritzako laguntzailea. Oinarrizkoa

2.a

1

2.000 ordu

“Valle del Ebro” BHI - Tutera

Mikroinformatikako mantentze-lanetako laguntzailea. Oinarrizkoa

2.a

1

2.000 ordu

Modalitatea: HLKP. Lanbide lantegiak.

IKASTETXE BAIMENDUAK

PROGRAMA

KURTSOA

UN.

IRAUPENA

(Erreferentzia)

“Burlada FP” IB - Burlata

Ile-apainketako eta estetikako laguntzailea

2.a

1

1.500 ordu

“Huarte” BHI - Uharte

Sukaldaritzako eta pastelgintzako laguntzailea

2.a

1

1.500 ordu

Jatetxeko eta ostatuko laguntzailea

2.a

1

1.500 ordu

“Donapea” IBP - Iruña

Ibilgailuen konponketako laguntzailea

2.a

1

1.500 ordu

Motoen konponketako laguntzailea

2.a

1

1.500 ordu

“Virgen del Camino” IBP - Iruña

Iturgintzako eta berokuntzako laguntzailea

2.a

1

1.500 ordu

Soldadurako eta metal-arotzeriako laguntzailea

2.a

1

1.500 ordu

“San Juan-Donibane” IB - Iruña

Zurgintzako eta altzarien instalazioko laguntzailea

2.a

1

1.500 ordu

Etxebizitzako eta enpresa txikiko instalazio elektrikoetako laguntzailea

2.a

1

1.500 ordu

IBP “ETI” IBP - Tutera

Ibilgailuen konponketako laguntzailea

2.a

1

1.500 ordu

Soldadurako eta metal-arotzeriako laguntzailea

2.a

1

1.500 ordu

Ikastetxe itunduak

Modalitatea: HLKP. Oinarrizkoa.

IKASTETXE

BAIMENDUAK

PROGRAMA

KURTSOA

UN.

IRAUPENA

(Erreferentzia)

ZERI ATXIKIA

“Salesianos Politeknikoa” IB pribatua - Iruña

Zurgintzako eta altzarien instalazioko laguntzailea. Oinarrizkoa

2.a

1

2.000 ordu

Hezkuntza Departamentua

Soldadurako eta metal-arotzeriako laguntzailea. Oinarrizkoa

2.a

1

2.000 ordu

Oinarrizko Industria grafikoko laguntzailea. Oinarrizkoa

2.a

1

2.000 ordu

“Santa Catalina Labouré” IP – Iruña

Bulegoko eta informatikako laguntzailea. Oinarrizkoa

2.a

1

2.000 ordu

“San Juan-Donibane” IB - Iruña

Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Modalitatea: HLKP. Oinarrizkoa.

ERAKUNDE

BAIMENDUAK

PROGRAMA

KURTSOA

UN.

IRAUPENA

(Erreferentzia)

ZERI ATXIKIA

“Haritz Berri” baserri-eskola - Ilundain

Igeltserotzako eta estalduretako laguntzailea. Oinarrizkoa

2.a

1

2.000 ordu

“Huarte” BHI - Uharte

“Centro Puente” - Gares

Sukaldaritzako eta pastelgintzako laguntzailea. Oinarrizkoa

2.a

1

2.000 ordu

IB Politeknikoa - Lizarra

“El Castillo” lantegi-eskola - Tutera

Zurgintzako eta altzarien instalazioko laguntzailea. Oinarrizkoa

2.a

1

2.000 ordu

“Valle del Ebro” BHI - Tutera

F1409693

Iragarkiaren kodea: F1409693