144. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, Alkatetzaren uztailaren 3ko 161/2014 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi du Esteribarko udalerri honetan, Irureko 11. poligonoko 54. lurzatia birzatitzeko proiektua, Guillermo Eugui Pérezek sustatua eta borondatezko birzatiketaren sistema erabiliz izapidatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 168. artikuluan 76. artikuluari dagokionez ezarritakoari jarraituz, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Ebazpen horretan espresuki adierazten da ezen, inork alegaziorik aurkezten ez badu, proiektuaren onespena behin betikoa bilakatuko dela, 168. artikuluko c) atalean aurreikusitakoarekin bat.

Esteribarren, 2014ko uztailaren 3an.–Alkatea, José Luis Larrainzar Eugui.

Iragarkiaren kodea: L1409841