144. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Alloko Udal Planeko UE-4.18 unitatearen gaineko hirigintza hitzarmena, birzatitzeko proiektua eta urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Alloko Udalak 2014ko ekainaren 30ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi dira, Hirigintza Zerbitzuek adierazi dituzten determinazioekin, Alloko Udal Planeko UE-4.18 unitatearen gaineko hirigintza hitzarmena, birzatitzeko proiektua eta urbanizatzeko proiektua, Ricardo Ros Zuastik prestatuak eta Eduardo Lasa Mendizabalek sustatuak.

Argitara ematen da bete beharrez Lurraldearen Antolamenduari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. eta 168. artikuluak, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. eta 76. artikuluei dagokienez, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59. artikulua.

Allon, 2014ko uztailaren 2an.–Alkate udalburua, M.ª Ángela González Alonso.

Iragarkiaren kodea: L1409831