4. PROZEDURA JUDIZIALAK
LOGROÑOKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 389/2013 prozedura
Jorge Medel Bernardo jauna, Logroñoko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: María Alicia Vitores Zamora andreak eskaturik, Jorge Terra, S.L.ren, Soldatak Bermatzeko Funtsaren eta Jorge Terra, S.L.ren konkurtso-administratzailearen (Juan A. Ibáñez Ruiz) aurka, Lan arloko epaitegi honetan bideratu den 389/2013 prozedura arruntean, honela dioen ebazpena eman da:
Epaitza:
Baiesten dut María Alicia Vitores Zamora andreak Jorge Terra, S.L. enpresaren eta konkurtso-administratzailearen (Juan Antonio Ibáñez Ruiz) aurka jarritako demanda, Soldatak Bermatzeko Funtsa parte izanik, eta, horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 1.106,60 euro ordaintzera, indarra duen legeriaren arabera Soldatak Bermatzeko Funtsari dagokiokeen erantzukizuna galarazi gabe.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta ohartaraz bekie haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Jakitera ematea.–Epai hori eman duen epaileak berak irakurri eta jakitera eman du, gaurko egunean egindako jendaurreko entzunaldian. Horren fede ematen dut, idazkaria naizen aldetik.
Eginbidea.–Segituan aurreko ebazpenaren jakinarazpena egiten da. Fede ematen dut.
Eta Jorge Terra, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta auto edo epai itxura izan behar duten ebazpenenak, edo epatzeenak.
Logroñon, 2014ko maiatzaren 21ean.–Idazkaria, Jorge Medel Bernardo.
Iragarkiaren kodea: J1409449