144. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 24a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

BILBOKO LAN ARLOKO 7. EPAITEGIA

Ediktua. 7/2014 prozedura

Francisco Lurueña Rodríguez jauna, Bilboko Lan arloko 7. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: Juan Santiago Reyes Granado jaunak eskaturik, kaleratzea dela-eta, Walferpinturas, S.L.ren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari diren 7/2014 betearazpen-piezaren autoetan, honako hau eman da:

Ediktua:

Francisco Lurueña Rodríguez jauna, Bilboko Lan arloko 7. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: Juan Santiago Reyes Granado jaunak eskaturik, kaleratzea dela-eta, Walferpinturas, S.L.ren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari diren 7/2014 betearazpen-piezaren autoetan, honako hau eman da:

Epaitegi hau jakinaren gainean dago Walferpinturas, S.L. betearazpenpekoaren kaudimengabeziari buruzko aldez aurreko dekretuez. Horiek Bilboko Lan arloko 3. Epaitegiak 2014ko martxoaren 18an (PEJ 8/14) eta 28an eman zituen, eta Bilboko Lan arloko 6. Epaitegiak 2014ko apirilaren 8an (PEJ 14/14).

Jarduketa hauek zertan diren ikusita eta oraindik printzipala, legezko interesak eta behin-behineko kostuak, 2.906 euro, 290,60 euro eta 290,60 euro, hurrenez hurren, ordaintzeko izanik, eta betearazpenpeko Walferpinturas, S.L.ri enbargatzeko beste ondasunik ez dagoenez, erabaki da Soldatak Bermatzeko Funtsari 15 egunez entzutea ematea, Lan arloko Jurisdikzioari buruzko Legearen 276. artikuluaren babesean, bere eskubideari dagozkion eginbideak gauzatzeko eska dezan eta zordunarenak direla dakizkien ondasunak izenda ditzan.

Jakinaraz bedi ebazpen hau.

Aurkaratzeko modua: bulego judizialean berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, idazkari judizialari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta ondoko hiru egun balioduneko epean. Errekurtsogileak ebazpenari zer akats egozten dion adierazi behar du (LJLaren 186.1 eta 187.1 artikuluak).

Errekurtsoa jartzeak ez du etengo errekurritutako ebazpena (LJLaren 186.3 artikulua).

Hori erabaki eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Eta Walferpinturas, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, prozesuari bukaera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak edo epatzeenak.

Bilbon (Bizkaia), 2014ko ekainaren 18an.–Idazkari judiziala, Francisco Lurueña Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: J1409450