1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
278/2014 EBAZPENA, ekainaren 23koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 188/2014 Ebazpenean hautemandako akatsa zuzentzen duena. Ebazpen horren bidez, Lanbide Heziketako teknikariaren titulua eskuratzeko 2014ko proben deialdia egin zen.
Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 188/2014 Ebazpenaren bidez, Lanbide Heziketako teknikariaren titulua lortzeko probetarako 2014ko deialdia egin zen.
Aipatutako ebazpenean akatsa atzemanik, bidezko da hura zuzentzea. Lanbide Heziketaren Zerbitzuak maiatzaren 12ko 188/2014 Ebazpena aldatzearen aldeko txostena aurkeztu du, 1. eranskinaren 8. oinarriko (Matrikulazioa) 8.2 atalean aurkitutako akatsa zuzentzeko.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 188/2014 Ebazpenaren 1. eranskineko 8. oinarriko (Matrikulazioa) 8.2 atala aldatzea, ondoren adierazten den moduan erredaktatuta. (188/2014 Ebazpenaren bidez, Lanbide Heziketako teknikariaren titulua lortzeko probetarako 2014ko deialdia egin zen).
“8.2. Eskatzailea ezin da matrikulaturik egon 2014-2015 ikasturtean, lanbide modulu berean ebazpen honek arautzen dituen probetan eta hezkuntzaren arloko beste administrazio batzuek Lanbide Heziketako tituluak lortzeko egiten dituzten deialdietan, eta ezin da presentziazko edo urrutiko edozein araubidetan matrikulatu modulu horretan. Hemen adierazitakoa ez betetzeak ekarriko du matrikula deuseztatzea deialdi honetan, baita horretan lortzen diren emaitza akademikoak ere”.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalera, Argibide eta Agiri Bulegora eta “Hezitzaile Eskola” ikastetxe integratura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2014ko ekainaren 23an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.
Iragarkiaren kodea: F1409514