4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 63/2014 judizio monitorioa
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko dekretua eman dela. Hona hemen dekretuaren xedapen zatia, hitzez hitz:
Amaitutzat jotzea eta artxibatzea organo judizial honetan bideratu den prozesu monitorio hau, Salus Inversiones y Recuperacionesek eskaturik bideratu dena Ana María Vilches Plaza andrearen aurka, 1.236,49 euro erreklamatzeko, gehi PZLaren 576. artikuluko interesak.
Ebazpen honen aurka berrikusteko errekurtsoa jar daiteke epaitegi honi zuzendua, bost eguneko epean.
Eta Ana María Vilches Plaza andreari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2014ko ekainaren 25ean.–Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.
Iragarkiaren kodea: J1409502