144. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2014-O-723

Aldapa S.C.L.k honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Aldapa, S.C.L.

Xedea: digestatoa biltzeko aintzira.

Ibilgua: Artxarko erreka.

Alderdia: Artxar.

Udalerria: Iraizotz-Ultzama (Nafarroa).

Eskatutako jarduketaren xedea da aintzira bat eraikitzea, 2.640 m² inguruko azalerakoa, 12. poligonoko 429. lurzatian, Artxarko errekaren eskuineko aldean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2014ko ekainaren 12an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1409531