3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2014-O-975
Iruñeko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Iruñeko Udala.
Xedea: Sanduzelai-Biurdanako zaldaina.
Ibilgua: Arga ibaia.
Udalerria: Iruña (Nafarroa).
Eskatutako jarduketaren xedea da zaldain bat egitea, maldan, Arga ibaiaren bi aldeen arteko komunikazioa hobetzeko. Nafarroako etorbideko zubitik eta saneamenduko hodi bat konektatzeko egun dagoen zaldainetik uretan gora paratuko da. Oin kurboa eta %6ko malda izanen du.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.
Zaragozan, 2014ko ekainaren 20an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1409530