144. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2014-O-958

Iruñeko Udaleko Hiri Kontserbazioko Alorrak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Iruñeko Udala-Hiri Kontserbazioko Alorra.

Xedea: Aranzadi-Arrotxapeko zaldaina.

Ibilgua: Arga ibaia.

Udalerria: Iruña (Nafarroa).

Eskatutako jarduketaren xedea da oinezkoentzako zaldain bat egitea Argaren bi aldeen arteko komunikazioa hobetzeko; T bikoitzaren forma duten altzairuzko bi habe izanen ditu aldeetan, 150 cm-ko ertzarekin eta 225 mm-ko hegalekin, eta %40an zulatutako arimarekin.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2014ko ekainaren 19an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1409529