3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
GOBERNUAREN ORDEZKARITZA
Energia Politikako eta Meatzaritzako Zuzendaritza Nagusiaren ebazpena, Red Eléctrica de España, S.A.U.ri baimena ematen diona “Castejon-Muru Artederreta 1 eta 2” izeneko aireko linea elektrikoa, 400 kV-koa eta zirkuitu bikoitzekoa, 7. euskarritik 12. euskarrira bitarte aldatzeko, Cadreitako eta Valtierrako udal mugapeetan, Nafarroan
Nafarroan Gobernuak duen Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloan espedientea ireki da, Alcobendasen (Madril), Conde de los Gaitanes pasealekuko 177. zenbakian helbidea duen Red Eléctrica de España, S.A.U.k eskatuta, aipatzen den instalaziorako administrazioa baimena emateko eta exekuzio proiektua onesteko.
Red Eléctrica de España, S.A.U.ren eskaera hori jendaurrean jarri da, Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta hornitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta ez da alegaziorik aurkeztu.
Valtierrako Udalari proiektuaren separata igorri zaio, eta eskatu adieraz dezala proiektatutako instalazioarekin ados edo haren kontra dagoen, edo eragozpenak dituen, udal horrek bere kargura dituen ondasun edo eskubideei dagokienez, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretu horretan ezarritakoarekin bat. Erregelamenduari jarraituz, errepikatu zaio eskaera, baina ez denez erantzunik jaso, ulertzen da ados dagoela, halaxe xedatzen baitu abenduaren 1eko 1955/200 Errege Dekretuaren 127.2 artikuluak.
Cadreitako Udalari proiektuaren separata igorri zaio, eta eskatu adieraz dezala proiektatutako instalazioarekin ados edo haren kontra dagoen, edo eragozpenak dituen, udal horrek bere kargura dituen ondasun edo eskubideei dagokienez, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretu horretan ezarritakoarekin bat. Erregelamenduari jarraituz, errepikatu zaio eskaera, baina ez denez erantzunik jaso, ulertzen da ados dagoela, halaxe xedatzen baitu abenduaren 1eko 1955/200 Errege Dekretuaren 127.2 artikuluak.
Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko Departamentuari proiektuaren separata igorri zaio, eta eskatu adieraz dezala proiektatutako instalazioarekin ados edo haren kontra dagoen, edo eragozpenak dituen, bere kargura dituen ondasun edo eskubideei dagokienez, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretu horretan ezarritakoarekin bat. Erregelamenduari jarraituz eskaera errepikatu ondoren, txosten bat jaso da baldintza orokor batzuk biltzen dituena eta adierazten duena linea aldatzeko proiektuak baimena jaso dezakeela. Eskatzaileari horren berri eman zaio, eta proposatutako baldintzak onartu ditu.
Nafarroako Gobernuko Sustapen Departamentuari proiektuaren separata igorri zaio, eta eskatu adieraz dezala proiektatutako instalazioarekin ados edo haren kontra dagoen, edo eragozpenak dituen, bere kargura dituen ondasun edo eskubideei dagokienez, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretu horretan ezarritakoarekin bat. Haren txostena jaso da, eta bertan adierazten du ez dela beharrezkoa inolako baldintzarik jartzea, proiektuak indarreko arauetan ezarritakoa betetzen duelako.
Telefónica de España, S.A.U.ri proiektuaren separata igorri zaio, eta eskatu adieraz dezala proiektatutako instalazioarekin ados edo haren kontra dagoen, edo eragozpenak dituen, bere kargura dituen ondasun edo eskubideei dagokienez, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretu horretan ezarritakoarekin bat. Haren txostena jaso da; bertan adierazten du ez dela beharrezkoa inolako baldintzarik jartzea, baina bete beharko direla telekomunikazioko lineekin dauden paralelismo eta gurutzatzeen arloko indarreko arauak eta goi eta behe tentsioko erregelamendu elektroteknikoak. Horrekin batera adierazten du eskatzaileak jakinarazpena egin beharko duela proiektuaren exekuzioa hasi aurretik.
Iberdrola Distribución Eléctricari proiektuaren separata igorri zaio, eta eskatu adieraz dezala proiektatutako instalazioarekin ados edo haren kontra dagoen, edo eragozpenak dituen, bere kargura dituen ondasun edo eskubideei dagokienez, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretu horretan ezarritakoarekin bat. Haren txostena jaso da; bertan adierazten du Valtierra-Cadreita linearekin gurutzatzen den gunea goi tentsioko lineen indarreko erregelamenduarekin bat proiektatu dela, eta beraz ez dela inolako baldintzarik ezarri behar.
Autopistas de Navarra, S.A.ri proiektuaren separata igorri zaio, eta eskatu adieraz dezala proiektatutako instalazioarekin ados edo haren kontra dagoen, edo eragozpenak dituen, bere kargura dituen ondasun edo eskubideei dagokienez, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretu horretan ezarritakoarekin bat. Haren txostena jaso da; bertan adierazten du instalazioak ez diola eragiten AP-15 autobidearen azpiegiturari eta beraz ez duela eragozpenik proiektuaren exekuzioa baimentzeko.
Enagás Transporte, S.A.U.ri proiektuaren separata igorri zaio, eta eskatu adieraz dezala proiektatutako instalazioarekin ados edo haren kontra dagoen, edo eragozpenak dituen, bere kargura dituen ondasun edo eskubideei dagokienez, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretu horretan ezarritakoarekin bat. Haren erantzuna jaso da, bertan adierazten du proiektuak ez duela eraginik erakunde horren instalazioetan, Gas Natural Fenosa, S.A.renetan baizik. Eskatzaileari eman zaio horren berri, eta hark proiektuaren kopia bat erantsi du, Gas Natural Fenosa, S.A.ri igortzeko.
Gas Natural Fenosa, S.A.ari proiektuaren separata igorri zaio, eta eskatu adieraz dezala proiektatutako instalazioarekin ados edo haren kontra dagoen, edo eragozpenak dituen, bere kargura dituen ondasun edo eskubideei dagokienez, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretu horretan ezarritakoarekin bat. Gas Natural Fenosa, S.A.ren erantzunean kontuan hartu beharreko zenbait baldintza tekniko deskribatzen dira. Eskatzaileari horren berri eman zaio, eta baldintza horiek nola betetzen diren zehazten du. Erantzuna erakundeari igorri zaio, eta adierazi du ados dagoela instalazioari baimena ematearekin.
Valtierrako Ureztatzaileen Elkarteari proiektuaren separata igorri zaio, eta eskatu adieraz dezala proiektatutako instalazioarekin ados edo haren kontra dagoen, edo eragozpenak dituen, bere kargura dituen ondasun edo eskubideei dagokienez, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretu horretan ezarritakoarekin bat. Proiektuaren exekuzioaren aldeko erantzuna jaso da; bertan adierazten du elkarteari jakinarazpena igorri behar zaiola obrak hasi aurretik. Eskatzaileari horren berri eman zaio, eta jakinaren gainean egonda, obren hasiera garaiz jakinaraziko duela eransten du.
Ebroko Ur Konfederazioko Uren komisarioak Ebazpena eman zuen 2013ko urriaren 3an, eta bertan zehazten du proiektua ur jabari publikotik eta ibilguen polizia eremutik kanpo dagoela, eta beraz ez duela arroko erakunde horren baimenik behar ur jabari publikoaren babesari eta ur-lasterren araubideari dagokienez.
Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloko zuzendariak aldeko txostena eman du.
Energia Politikako eta Meatzaritzako Zuzendaritza Nagusiak, 2003ko azaroaren 23ko Ebazpenaren bidez, baimena eman zion Red Eléctrica de España, S.A.U.ri “Castejon-Muru Artederreta” izeneko aieko linea elektrikoa, 400 kV-koa eta zirkuitu bikoitzekoa, paratzeko honako udal mugapen hauetan, Nafarroan: Castejón, Valtierra, Cadreita, Alesbes, Martzilla, Azkoien, Faltzes, Erriberri, Tafalla, Artaxoa, Barasoain, Añorbe, Biurrun-Olkotz, Untzue eta Muru Artederreta.
Elektrizitatearen eta gasaren barne-merkatuen arloko eta komunikazio elektronikoen arloko zenbait zuzentarauren transposizioa egiten duen eta gasaren eta elektrizitatearen sektoreetako kostuen eta diru-sarreren arteko bat ez etortzeek eragindako desbideratzeak zuzentzeko neurriak onartzen dituen martxoaren 30eko 13/2012 Errege Lege Dekretuaren 10.2 artikuluak ezartzen du “Ministroen kontseiluak energia elektrikoa garraiatzeko sarearen plangintza berririk onartu arte, ezingo da Estatuko Administrazio Orokorraren eskumenekoak diren garraio-instalazioetarako administrazio-baimen gehiagorik eman.”
Martxoaren 30eko 13/2012 Errege Lege Dekretu horren zioen azalpenaren ondorioetako bat da plangintza berrikusteko helburua dela saihestea sisteman instalazio gehiago sartzea, egungo eskaerarako eta hurrengo urteetarako aurreikuspenekin beharrezkoak ez direnak alegia, bai eta azpiegitura elektriko berriak eraiki daitezela soilik nahitaezkoak direnean sistemak segurtasunez funtzionatzeko, hurrengo urteetarako aurreikusitako eskaera zein izanen den kontuan hartuta, eta mugakide diren estatuetako sistema elektrikoekin konexioak egiteko beharrezkoak direnean.
Ebazpen honen xede den aldaketa abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 154. artikuluan Administrazioak onetsitako proiektu edo planen ondorioz linea aldatzeari buruz ezarritakoaren babesean eskatu da, bertan hauxe esaten baita:
1. Administrazio publikoek lehendik dagoen linea bat alda dezaketen proiektuak edo planak egiten dituztenean, entzutea emanen zaio linearen entitate titularrari, proiektatu den aldaketari dagokionez bidezkoak diren alegazioak egin ditzan, alderdi teknikoei, ekonomikoei eta beste edozeini buruzkoak.
2. Aurreko lerrokadan aipatzen den espedientean Energia Politikako eta Meatzaritzako Zuzendaritza Nagusiak edo eskumena duen organo autonomikoak eman beharko du txostena.
3. Linea aldatu beharra dakarren proiektuaz edo planaz eskumena duen administrazioak, plan edo proiektua onetsi ondotik, aldaketaren kostua eta eragindako kalteak ordainduko dizkio linearen titularrari.
Adierazitakoaren ondorioz, ulertzen da ebazpen honen xede den aldaketa, sistemarentzako kosturik ez dakarrenez, ez dagoela sartuta martxoaren 30eko 13/2012 Errege Lege Dekretuaren 10.2 artikuluak aipatzen dituen mugetan.
Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan eta maiatzaren 23ko 13/2003 Legean ezarritako arauzko tramiteak bete direlakoan.
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legeak bigarren xedapenean ezartzen duenez, instalazio elektrikoak baimentzeko prozedurak, lege honek indarra hartu aurretik hasitakoak, aurreko legeei jarraikiz tramitatuko dira ebatzi arte.
Energia Politikako eta Meatzaritzako Zuzendaritza Nagusi honek ebatzi du:
Red Eléctrica de España, S.A.U.ri baimena ematea “Castejon-Muru Artederreta 1 eta 2” izeneko aireko linea elektrikoa, 400 kV-koa eta zirkuitu bikoitzekoa, 7. euskarritik 12. euskarrira bitarte aldatzeko, Cadreitako eta Valtierrako udal mugapeetan, Nafarroan.
Hauexek dira linearen ezaugarri nagusiak:
–Sistema: korronte alterno trifasikoa.
–Tentsioa: 400 kV.
–Frekuentzia: 50 Hz.
–Isolamendua: U-210 BS motako beira, UNE-EN 60305 arauarekin bat.
–Zirkuitu kopurua: bi.
–Faseak: triplex eroalea, altzairu aluminizatuaz sendotutako aluminiozko eroaleekin, LA 455 motakoak (CONDOR AW) eta 454,54 mm²-ko sekziokoak.
–Lurreko kableak: aluminioz estalitako altzairuzkoa bata (7 N.º 7AWG) eta bestea OPGW (OPGW 17 kA, 48 F.O gehienez).
–Isolamendua: U-210 BS motako beira, UNE-EN 60305 arauarekin bat.
–Euskarriak: metalezko dorreak, alde berdineko RU serieko profil angeluar, torlojoz lotu eta galbanizatuez eginak.
–Zimentuak: euskarriko hanka bakoitzeko zimendatze trinkoak.
–Lurreko konexioak: altzairuzko 12mm-ko hagaxka bikoitzarekin eginiko eraztunak.
–Ukitutako udalerria: Cadreita eta Valtierra, Nafarroan.
–Luzera: 1.972 m.
Instalazioaren aldaketaren xedea da 400 kV-ko aireko linea elektrikoa arautzea, “Kantauritik Mediterraneorako Abiadura Handiko Korridorea” proiektuaren eragin eremuan. Tartea: Castejón-Iruñerria. Azpitartea: Castejón-Cadreita.
Baimen hau ematen bada ere, lurraldearen antolamenduari eta ingurumenari dagozkien eta beharrezkoak diren kontzesio eta baimenak beharko dira, bai eta aplikatzekoak diren xedapenek eragindako beste guztiak ere.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Energiaren Estatu-idazkariari zuzendua, hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoarekin bat.
Madrilen, 2014ko ekainaren 8an.–Zuzendari nagusia, Jaime Suárez Pérez-Lucas.
Iragarkiaren kodea: E1409188