2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARGUEDASKO, VALTIERRAKO, ALESBESKO, MILAGROKO
ETA CADREITAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Aldaketa aurrekontuetan. Behin betiko onespena
2014ko 74. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 15ean, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Aldaketa hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, legeriak ezartzen duen gisan.
Kreditu bereziak.
KONTU-SAILA | IZENA | ZENBATEKOA |
1 3112 1310102 | Eskola laguntzako langileak | 9.000,00. |
1 3112 1600103 | Eskola laguntzako gizarte segurantza | 3.000,00. |
Diruzaintzako gerakinarekin finantzatua: 12.000,00 euro.
Cadreitan, 2014ko uztailaren 4an.–Mankomunitateko burua, Antonio Esparza.
Iragarkiaren kodea: L1409867