144. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketak Eremu publikoa eta herrilurrak okupatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2014ko apirilaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Eremu publikoa eta herrilurrak okupatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren 11. artikuluko aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduei jarraikiz, erabaki hori 2014ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 14an, argitaratu zen, baita Udaletxeko ediktu oholean paratu ere, eta espedientea 30 egunean egon da jendaurrean.

Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu foru legearen 325.1.c) artikuluan dauden aginduak bete beharrez, behin betiko onetsitako aldaketak argitara ematen dira, ondotik eranskin gisa ematen den testuan ezartzen den bezala.

Argitara ematen da aipatu agindua bete beharrez, eta ohartarazten ezen honako aldaketa hauen aurka –xedapen administratibo orokorra baita– ezin dela administrazio bidean errekurtsorik paratu, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.3 artikuluari jarraikiz. Hortaz, behin betiko onespen honen aurka ondoko bideren bat erabiltzen ahalko da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2014ko ekainaren 24an.–Ogasuneko zinegotzia, Irene Royo Ortín.

ERANSKINA

“11.2 artikulua. Eremu publikoa okupatzeko tasa zein kasutan ez den ordaindu behar:

Berdin idatzita jarraituko dute a), b) eta c) letretako kasuek.

11.3 artikulua. Tasari lotuta ez dauden okupazioak, aurreko kasuekin bat datozenak, egin nahi izanez gero, I. eranskin gisa ageri den Erantzukizuneko Aitorpenaren eredua erabiliz eskatuko dira, eta honako hau hartuko da kontuan:

3.1. Erantzukizuneko aitorpena ez da tramitatuko baldin eta ez bada aurkezten ekitaldia edo jarduera egiteko aurreikusi den eguna baino 15 egun baliodun lehenago gutxienez. Halakoetan, ez da tramiterako onartuko. Epe horretatik salbuesten dira konplexutasun gutxiko kasuak, hau da, erabiliko diren elementuak sinpleak direnean eta okupatu beharreko eremua handia ez denean. Kasu horietan, jarduera baino hiru egun baliodun lehenago ere aurkezten ahalko da.

3.2. Erantzukizuneko aitorpena, erregistratu ondoren, eta eremu publikoaren okupazioa denez, Ogasuneko Administrazio Unitatera-Katastrora eta Udaltzaingora igorriko da, eskatutakoa azter dezaten.

11.2.c) artikuluan azaltzen diren kasuetan, Kudeaketa Alorrera/Zentrora/Administrazio Unitate babesle edo sustatzailera igorriko da, eta hark oniritzia emanen dio proposatutako jarduerari; hala ez denean, ezetza jakinaraziko dio pertsona edo entitate eskatzaileari.

3.3. Aurkeztutako aitorpenean akatsak badaude edo agiriren bat falta bada, eskatzaileari esanen zaio akatsa zuzendu edo agiria aurkeztu behar duela, tasarik gabeko jarduera egin aurreko 7 egun balioduneko epean gutxienez. Aipatu epean aurkeztu ezean, eskaerari uko egin diola ulertuko da, aurkeztutako dokumentazioa zuzena ez denean, eta eskaerari emandako ezetza jakinaraziko da.

3.4. Bidezkoak diren txostenak eginik eta jarduera edo ekitaldia gauzatzeko eragozpenik ez bada, erantzukizuneko aitorpena aurkeztu eta 10 egun baliodun pasatutakoan emantzat joko da baimena.

Epe hori ez da izanen 3.1 puntuaren azken zatian ageri diren salbuespenetarako, horietan emantzat joko baita Udalak eragozpenik jartzen ez badu ekitaldiaren aurreko egunera bitarte.

3.5. Erantzukizuneko aitorpenaren eredua, prozeduraren tramitazioa ukitzen ez duen orotan, Tokiko Gobernu Batzarraren erabakiz aldatzen ahalko da.”

EREMU PUBLIKOAREN OKUPAZIOA. TASARIK GABEKO KASUAK

Eskaera - Erantzukizuneko aitorpena

Eskatzailearen datuak.

Izena:

NAN / IFZ / AIZ / IFK edo Pasaportea:

Helbidea:

Zenbakia, eskailera, solairua, atea: ........................ P.K.:

Udalerria:

Telefonoa(k): .......................... Helbide elektronikoa:

Honako hau ordezkatuz:

Izena:

NAN / IFZ / AIZ / IFK edo Pasaportea:

Helbidea:

Zenbakia, eskailera, solairua, atea: ........................ P.K.:

Udalerria:

Telefonoa(k): .......................... Helbide elektronikoa:

Tasarik gabeko kasuak (5. ordenantza fiskala, 11.2 artikulua) (Dagokiona adierazi).

1) 11.2.a) artikulua. Informazio, pedagogia, zientzia, laguntza edo enplegu kanpainak, irabazi asmorik gabeko enititateek edo elkarteek eginak, haien jarduerarekin ikustekoa badute eta salmentarik, merkataritzarik, negoziorik edo transakziorik gabe egiten badira.

2) 11.2.b) artikulua. Ongintzarako dirua biltzeko kanpainak (Gurutze Gorria, Minbiziaren kontrako kanpaina, Hiesaren kontrako kanpaina eta abar).

3) 11.2.c) artikulua. Tuterako Udalak babestu edo sustatutako jarduerak, entitate edo elkarte pribatuek antolatuak.

Egiaztatua eta jarduerarekin/datarekin ados (Udalak bete beharrekoa).

Ontzat emana Kudeaketa Alorrak/Zentroak/

Administrazio Unitate babesleak/sustatzaileak.

(Ados ez badago, arrazoitu eginen da ezetza).

Jardueraren datuak.

Jardueraren deskribapena:

Jarduera egiteko tokia/kokalekua:

Jarduera egiteko egunak (hasiera/bukaera):

Ordutegia (hasiera/bukaera):

Harremanetarako telefonoa:

Helbide elektronikoa

Aurkeztutako agiriak.

Jardueraren memoria deskribatzailea, sustatzaileak sinatua (I. eranskina).

Jardueraren kokapenaren planoa.

Tuteran, 20...(e)ko ..........aren .......(e)an
Sinadura

Erantzukizuneko aitorpena.

–Nire erantzukizunpean eta, 30/1992 Legearen 71. bis artikuluarekin bat, adierazten dut betetzen ditudala baldintza tekniko eta administratiboak, bai eta Eremu publikoa eta herrilurrak okupatzeko tasa arautzen duen ordenantza fiskalean ezarritakoa ere, zehazki 11.2 artikulua, tasa ordaindu beharrik gabeko kasuak, deskribatutako jarduera gauzatzearen ondorioetarako.

–Jarduera zuzen gauzatzeko behar diren agiri guztiak ditut, eta hitz ematen dut horiek jardueraren indarraldi guztian indarrean izanen ditudala, alde batera utzi gabe Udalak esleituak dituen egiaztapen, kontrol eta ikuskapen ahalmenak.

–Erantzukizuneko aitorpen hau ordenantzan ezarritako aurretiazko epean aurkeztu dut.

–Jarduera gauzatzeko erabiliko den egiturak edo instalazioak teknikari eskudunak sinatutako ziurtagiria izanen du (hori behar duen egitura edo elementu bat erabiliz gero), eta horren bidez egiaztatuko da elementu guztiak seguruak eta sendoak direla (edonola ere, sorrarazten duen memoriari lotuta egonen da), eta instalazioa ongi eginda dagoela.

–Ziurtagiri teknikoa ageriko toki batean ikusgai egonen da jarduera egin bitartean, eta Tuterako Udalak edozein unetan eskatzen ahalko du, ea baden ziurtatzeko eta jarduera segurtasun osoz gauzatzen ari dela egiaztatzeko.

–Egitekoa den jarduerak ez dakar berarekin irabazi asmoko inolako salmenta, merkataritza, negozio edo transakziorik.

Tuteran, 20...(e)ko ..........aren .......(e)an
Sinadura

Prozeduraren tramitazioa.

a) Erantzukizuneko aitorpena ez da tramitatuko baldin eta ez bada aurkezten ekitaldia edo jarduera egiteko aurreikusi den eguna baino 15 egun baliodun lehenago gutxienez. Halakoetan, ez da tramiterako onartuko. Epe horretatik salbuesten dira konplexutasun gutxiko kasuak, hau da, erabiliko diren elementuak sinpleak direnean eta okupatu beharreko eremua handia ez denean. Kasu horietan, jarduera baino hiru egun baliodun lehenago ere aurkezten ahalko da.

b) Erantzukizuneko aitorpena, erregistratu ondoren, eta eremu publikoaren okupazioa denez, Ogasuneko Administrazio Unitatera-Katastrora eta Udaltzaingora igorriko da, eskatutakoa azter dezaten. 11.2.c) artikuluan azaltzen diren kasuetan, Kudeaketa Alorrera/Zentrora/Administrazio Unitate babesle edo sustatzailera igorriko da, eta hark oniritzia emanen dio proposatutako jarduerari; hala ez denean, ezetza jakinaraziko dio pertsona edo entitate eskatzaileari.

c) Aurkeztutako aitorpenean akatsak badaude edo agiriren bat falta bada, eskatzaileari esanen zaio akatsa zuzendu edo agiria aurkeztu behar duela, tasarik gabeko jarduera egin aurreko 7 egun balioduneko epean gutxienez. Aipatu epean aurkeztu ezean, eskaerari uko egin diola ulertuko da, aurkeztutako dokumentazioa zuzena ez denean, eta eskaerari emandako ezetza jakinaraziko da.

d) Bidezkoak diren txostenak eginik eta jarduera edo ekitaldia gauzatzeko eragozpenik ez bada, erantzukizuneko aitorpena aurkeztu eta 10 egun baliodun pasatutakoan emantzat joko da baimena. Epe hori ez da izanen a) puntuaren azken zatian ageri diren salbuespenetarako, horietan emantzat joko baita Udalak eragozpenik jartzen ez badu ekitaldiaren aurreko egunera bitarte.

1. ERANSKINA

Jardueraren memoria deskribatzailea

INFORMAZIO OROKORRA

JARDUERAREN DESKRIBAPEN ZEHATZA:

EGUNAK:

ORDUTEGIA:

KOKALEKUA:

MUNTATU ETA DESMUNTATZEKO ORDUA:

JARDUERA EGITEKO BEHARREZKOAK DIREN INSTALAZIOAK EDO ELEMENTUAK

OKUPATU BEHARREKO AZALERA (elementuak jasotzen dituen eskaladun planoa erantsi):

KARPA (jaima erakoa): BAI EZ (kopurua eta neurriak jarri)

AGERTOKIA: BAI EZ (kopurua eta neurriak jarri)

IBILGAILUA (dokumentazio teknikoa aurkeztu) BAI EZ

Ezaugarriak:

BESTELAKOAK: BAI EZ (deskribapena)

INSTALAZIO ELEKTRIKOA

UDALAREN KOADROA:

BAI (Aurreikusitako potentzia-kW):

EZ

MULTZO ELEKTROGENOA:

BAI (Aurreikusitako potentzia-kW):

EZ

Argindarraren edozein hargune instalatzeko lana instalatzaile agiria daukan profesional batek egin beharko du, indarra duen araudiarekin bat.

Jarduera antolatzen duen pertsonak edo entitateak bere gain hartuko ditu argindarraren hargune eta kontsumo gastuak.

MEGAFONIA: BAI EZ

KALEA MOZTEKO ESKAERA: BAI EZ

Tuteran, 201...(e)ko ..........aren .......(e)an

SUSTATZAILEAREN EDO ESKATZAILEAREN SINADURA

UDALTZAINGOAREN ADOSTASUNA

(Bere eskumenekoak diren jardueraren alderdien gainean)

UDALEKO ZERBITZU TEKNIKOEN ADOSTASUNA

(Beren eskumenekoak diren jardueraren alderdien gainean)

Iragarkiaren kodea: L1409455