144. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Jarduera sailkatuaren lizentzia eskaeraren eta aldez aurreko ingurumen txostenaren gaineko espedientea jendaurrean

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 63.1 artikuluan xedatua bete beharrez, aditzera ematen da Udaleko bulegoetan jendaurrean egonen direla, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina, lizentzia eskaera, proiektu teknikoa eta ingurumenaren gaineko eraginaren azterketa, ondotik zehazten den espedienteari buruzkoak, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Jarduera: ibilgailuak konpontzeko lantegia. Sustatzailea: José Miguel Sanz Goicoechea. Tokia: 147-1-3 lurzatia, Tebasen (Errementariaren etxea).

Tebasen, 2014ko uztailaren 3an.–Alkate udalburua, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L1409836