2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBAS-MURU ARTEDERRETA
Aldaketa xehakatua Udal Planean, 147-1 eta 500-1 lurzatietan
2014ko ekainaren 25eko osoko bilkuran, erabaki hau hartu zen:
“Behin betiko onestea Tebas-Muru Artederretako Udal Planeko aldaketa xehakatuak, ondoko lurzati hauetan:
–Tebasko 147-1, egungo bizitegitarako erabilera aldatu eta industriarako izanen da; eta,
–500-1, egungo erabilera libre publikoa aldatu eta libre pribatua izanen da.”
Erabaki honen kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu daiteke, Udal honen Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako alor horretako epaitegiei zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita, eta –nahi izanez gero– gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen datatik hasita.
Tebas-Muru Artederretan, 2014ko uztailaren 3an.–Alkate udalburua, Yolanda Obanos Irure.
Iragarkiaren kodea: L1409834