2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Ediktua. Aldaketa Eraikuntzari buruzko Ordenantza Orokorrean
Iruñeko Udalbatzak, 2014ko ekainaren 3ko Osoko Bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eraikuntzari buruzko Ordenantza Orokorra aldatzea, eta horren bidez “Loft motako bulegoa” 108-bis artikulu berria gehitzea.
Espedientea jendaurrean paratuko da, hogeita hamar egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik aitzina, interesdunek espedientea aztertzeko eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkezteko aukera izan dezaten.
Eraikuntzari buruzko Ordenantza Orokorraren aldaketa behin betiko onetsi dela joko da, behin jendaurrean egoteko aldia iraganik inork alegaziorik aurkeztu ez badu.
Iruñean, 2014ko uztailaren 15ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.
Iragarkiaren kodea: L1410331