2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Urbanizazio proiektua, Iruñeko Udal Planeko U.I. XXIII-ko ZN.1 sektorean (Luis Amigó ikastetxea). Hasierako onespena
Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2014ko uztailaren 1ean, erabaki hau hartu zuen:
JOB 01-JUL-14 (5/UV).
“Espedienteko agiriak ikusirik, eta Hirigintza Gerentziako zerbitzu teknikoen 2014ko ekainaren 18ko txostenarekin bat,
ERABAKI DA:
1. Hasiera batean onestea Iruñeko Udal Planeko U.I. XXIII-ko ZN-1 sektorea urbanizatzeko proiektua, Teo Ronco Marinek tramitera aurkeztu duena, Urgein Ingeniería, S.L. ordezkatuz.
2. Behin betiko onetsi aurretik, beste dokumentu bat aurkeztu beharko da, Hirigintza Gerentziako zerbitzu teknikoek 2014ko ekainaren 18ko txostenean jasotako alderdi guztiak zuzenduta, bai eta jendaurreko epean izan daitezkeen alegazioak ere.
3. Konpentsazio Batzordeari eskatzea urbanizazio lanen ehuneko hogeita hamarrari dagokion zenbatekoarekin bermea eratu dezan, urbanizazio proiektua behin betikoz onesten denean aurkeztu beharrekoa, edo betiere obrak hastean, obra hasierako akta sinatzeko betebeharra ezarri ondoan. Ekitaldi hartara Udaleko teknikari bat agertu beharko da, konpentsazio batzordeak errekerimendua eginda eta delako bermea eratu ondoan.
4. Hiri Kontserbazioko Alorrari eta Iruñerriko Mankomunitateari jakinaraztea eta proiektuaren kopia igortzea, txosten teknikoa egin dezaten, behin betiko onetsi baino lehen.
5. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita. Halaber, argitara bedi Udaleko iragarki oholean eta herrialdeko prentsan.”
Iruñean, 2014ko uztailaren 3an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.
Iragarkiaren kodea: L1409830