144. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

Eloko 3. poligonoko 25. lurzatiko 234 m² desjabetzeko espedientearen alegazioen ebazpena eta behin betiko onespena

Eloko Udalak, 2014ko ekainaren 11n egin osoko bilkuran, alegazioak ebatzi zituen eta behin betiko onetsi, Eloko 3. poligonoko 25. lurzatiko 234 m² desjabetzeko espedientea. Hona hemen erabakia hitzez hitz:

“Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea Eloko 3. poligonoko 25 C lurzatiaren nahitaezko desjabetzapena, Eloko San Martin kalearen luzapenean zoladura eta urbanizazio lanak egiteko.

Bigarrena.–Ukitutako ondasun eta eskubide hauen zerrenda behin betiko onestea, eta horien onura publikoa eta okupazio beharra deklaratzea:

I.–Katastroaren arabera, Eloko 3. poligonoko 25 C lurzatia, hiri lurzoruko 234 m²-ko azalera duena.

Finka Agoizko Jabetza Erregistroan inskribatuta dago. Eloko 77. finka, 1.601. liburukia, 22. liburua, 239. orria. Jabeak: Román Mina Arbeloaren oinordekoak.

Hirugarrena.–Nahitaez desjabetzeko, proiektuak ukitzen dituen ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzeko eskatzea Nafarroako Gobernuari, Toki Administrazioko Departamentuaren bitartez, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 54. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoa bete beharrez.

Laugarrena.–Agoizko 1. Jabetza Erregistroari eskatzea desjabetzeari buruzko behin betiko erabaki honen bazterreko oharra jar dezala dagokion finkan.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktuen oholean argitaratzea, eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Seigarrena.–Behar den kreditu kopurua atxikitzea, ordaindu ahal izateko ukitutako ondasun eta eskubideen balio justua eta gainerako obligazioak, desjabetze prozeduraren ondorio direnak.”

Elon, 2014ko ekainaren 4an.–Alkate udalburua, Izaskun Zozaya Yunta.

Iragarkiaren kodea: L1409858