144. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Udal Plan Orokorrean aldaketa puntuala egiteko espedientea. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2014ko uztailaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Plan Orokorrean egiturazko aldaketa puntuala egiteko espedientea. Lekunberriko Udalak sustatu du eta Itziar Lazurtegui Mateos teknikariak prestatu. Aldaketak udal mugapeko zenbait eremu ukitzen ditu, espedientean jasotzen den bezala.

Abenduaren 20ko 35/2002 Legearen 70. eta 79. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, onespen hori jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta alegazioak aurkez daitezen.

Lekunberrin, 2014ko uztailaren 2an.–Alkate udalburua, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: L1409866