2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
11. poligonoko 54. lurzatia urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena
Esteribarko Udalak, 2014ko ekainaren 3ko Alkatetzaren 162/14 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Irureko 11. poligonoko 54. lurzatia urbanizazio proiektua, Guillermo Eugui Pérezek sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan 76. artikuluari dagokionez ezarriari jarraikiz, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.
Esteribarren, 2014ko uztailaren 3an.–Alkatea, José Luis Larrainzar Eugui.
Iragarkiaren kodea: L1409851