143. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Hasierako onespena Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzako aldaketari

Beteluko Udalak, 2014ko ekainaren 13an egin osoko bilkuran, Beteluko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza hasiera batez aldatzea onetsi zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek hura aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Erregelamenduzko epean erreklamaziorik aurkeztu ezean, ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsitzat joko da.

Betelun, 2014ko uztailaren 3an.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L1410243