143. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Ediktua. Gora jotzeko 14-02102 errekurtsoa

2014ko uztailaren 18an, Baztango Udaleko alkateak, Garbiñe Elizegi Narbartek, hitzez hitz honela dioen 135/2014 zenbakidun ebazpena eman zuen:

"Ikusirik Nafarroako Administrazio Auzitegiak bidalitako gora jotzeko 14-02102 zenbakiko errekurtsoaren espedientea, Leopoldo Jaén Sobrinok eta Alfredo Rubio del Pueyok aurkeztua, Baztango Udalak ukatutako zorren ordainketaren kontra.

EBATZI DUT:

Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, administrazio-espedientean agertzen diren interesdun guztiek jakin dezaten, eta haiei dei egitea errekurtsoan ager daitezen, Nafarroako Administrazio Auzitegian, 10 egun balioduneko epean, hau argitaratu eta biharamunetik aitzina."

Baztanen, 2014ko uztailaren 18an.–Alkatea, Garbiñe Elizegi Narbarte.

Iragarkiaren kodea: L1410357