1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
385/2014 EBAZPENA, ekainaren 19koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Gaita espezialitatea Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan inskribatzen duena, Ablitasko Udalaren Musika Eskolak irakats dezakeen irakaskuntza gisa.
Ikusirik Cecilio Antón Ruiz jaunak, Ablitasko alkate-udalburuak, udal eskola horretan Gaita musika-tresnaren espezialitatea irakasteko aurkeztu duen baimen eskaera dela-eta irekitako espedientea.
Ikusirik Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak eman duen aldeko txostena.
Kontuan harturik Musika eta Dantza Eskolen sorrera eta funtzionamendurako oinarrizko arauak ezarri zituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan xedatutakoa (foru dekretu hori 79/2010 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak barne merkatuko zerbitzuei buruz 2006ko abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Zuzentaraura egokitzeko).
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Gobernuaren Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan Gaita espezialitatea inskribatzea, Ablitasko Udalaren Musika Eskolak (ikastetxearen kodea: 31008888) ematen dituen irakaskuntzen artean. Inskripzioak 2014ko maiatzaren 27tik aurrera izanen ditu ondorioak, egun horretan sartu baitzen Hezkuntza Departamentuan irakaskuntzen eskaintza berriari buruz ikastetxeko titularrak egindako jakinarazpena.
2. Une honetatik aurrera eskola horrek inskribatuta izanen dituen irakaskuntzak, Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren 48.3 artikuluan ezarritakoak, abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 9. artikuluan ezarritako antolamenduaren arabera, honako hauek dira:
a) “Oinarrizko eskaintzari” dagozkionak, 9. artikuluko 1. ataleko a), b) eta c) letretan ezarritako antolamenduari jarraikiz eta musika-tresnen espezialitate hauetan: bateria, klarinetea, zeharkako flauta, gaita, gitarra, gitarra elektrikoa, oboea, saxofoia, tronboia, tronpa, tronpeta eta tuba.
b) Oinarrizko eskaintzan ez dauden beste irakasgai batzuk (9.2 artikulua): Musika hastapena 4 urtetik 8 urtera bitarteko haurrentzat.
3. Eskolaren osaera aldatuz gero, eta aldaketak 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan araututakoa ukitzen badu, Hezkuntza Departamentuari jakinarazi beharko zaio.
4. Foru dekretu horren 31. artikuluan aipatutako kasuetan, eskolaren baimena baliorik gabe uzten ahalko da.
5. Administrazioaren ebazpen honen kontra, orobat, administrazio publiko interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko du, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.
6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
7. Ebazpen hau igortzea Ablitasko Udaleko alkate-udalburu jaunari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalari, Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari.
Iruñean, 2014ko ekainaren 19an.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Iñigo Huarte Huarte.
Iragarkiaren kodea: F1409137