143. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 23a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA

Nafarroako administrazio auzitegia
Jakinarazpen edikuta

Jakinarazpenaren hartzailea: José Otano Villanueva jauna.

Ezinezkoa izan baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan aurreikusiriko jakinarazpena egitea, ediktu hau argitaratzen da lege bereko 59.5 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Behar diren ondorioak sor ditzan, jakinarazten dizut José Otano Villanueva jaunak Iruñeko Udalaren isilbidezko ezespenaren kontra jarritako gora jotzeko 14-00818 errekurtsoa, zeinaren muina 2013ko abenduaren 2an aurkeztutako idazkian egindako eskaera baita, kale publiko baten errotulazioa ele bitan jartzeko, Auzitegi honetako Hirugarren Atalari esleitu zaiola, atal horretako kide María Asunción Erice Echegaray andrea, Jon-Ander Pérez Ilzarbe Saragüeta jauna eta Miguel Izu Belloso jauna direlarik, eta Miguel Izu Belloso jauna bera izendatu dela txostengile.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 28an.–Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Iragarkiaren kodea: F1410046