143. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 23a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

ZARAGOZAKO LAN ARLOKO 7. EPAITEGIA

Ediktua. 740/2013 prozedura

Pablo Santamaría Moreno jaunak, Zaragozako Lan arloko 7. Epaitegiko idazkari judizialak.

Aditzera ematen dut: Alfredo Benito Emperador jaunak eskaturik, langilearen borondatezko kontratu amaiera dela eta, 740/2013 prozedura arrunta bideratzen ari da lan arloko epaitegi honetan, honako enpresa hauen aurka: TB Solutions Advanced Technologies, S.L., Instituto Cientificado de Innovación y Tecnologías Aplicadas de Navarra S.L. eta TB-Solutions Technologies Software, S.L., konkurtso-administratzailea Mariano Arribas Monclus jauna izanik.

Prozedura hartan, 158/14 epaia eman da, eta interesdunen eskura dago, oso-osorik aztertu ahal izateko. Interesdunei ohartarazten zaie honen aurka erregutze-errekurtsoa aurkezten ahal dela Aragoiko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua.

Eta TB Solutions Advanced Technologies, S.L.ri, Instituto Científico de Innovación y Tecnologías Aplicadas de Navarra, S.L.ri eta TB-Solutions Tecnologías Software, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta auto edo epai itxura izan behar duten ebazpenen komunikazioenak edo epatzeenak.

Zaragozan, 2014ko maiatzaren 30ean.–Idazkari judiziala, Pablo Santamaría Moreno.

Iragarkiaren kodea: J1409088