4. PROZEDURA JUDIZIALAK
BILBOKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 50/2014 prozedura
Inés Alvarado Fernández andrea, Bilboko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: Víctor Manuel Rodero Ávila jaunak eskaturik, kaleratze bat dela-eta, Walferpinturas, S.L.ren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari diren 50/2014 betearazpen-piezaren autoetan, honako xedapen zatia duen dekretua eman da 2014ko maiatzaren 26an:
“Jarduketa hauen ondorioetarako, 2.085,36 euroko printzipala gehi kalkulatu diren 400 euroko interes eta kostuak ordaintzeko kaudimengabe deklaratzen da, oraingoz, Walferpinturas S.L. zorduna, ezertan galarazi gabe ordaindu gabe dagoen zorrari geroago aurre egitea, horretarako ondasun gehiago aurkitzen bazaio.
Kaudimengabeziaren deklarazioa irmo bihurturik, dagokion erregistroan jaso bedi (LJLaren 276.5 artikulua) eta artxiba bitez behin-behinekoz jarduketak.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta Soldatak Bermatzeko Funtsari.
Aurkaratzeko bidea: berrikusteko errekurtsoa aurkezten ahal da bulego judizialean, epaileari zuzendua, jakinarazi eta ondoko hiru egun balioduneko epean, idatziz; ebazpenean egin den arau-haustea azaldu behar da (LJLaren 188. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiak).
Errekurtsoa jarri ahal izateko 25 euroko gordailua egin behar da. Bestela, errekurtsoa ez da tramitatzeko onartuko. Epaitegi honek Santander bankuan irekita duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan sartu behar da diru kopuru hori, eta sartu izanaren egiaztagiria aurkeztu behar da errekurtsoa jartzerakoan (Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko gordailua egin beharretik salbuetsita daude sindikatuak, doako laguntza juridikorako eskubidea dutenak, Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunak edo langileak, Fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde autonomoak.”
Eta Walferpinturas, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, prozesuari bukaera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak edo epatzeenak.
Bilbon (Bizkaia), 2014ko ekainaren 6an.–Idazkari judiziala, Inés Alvarado Fernández.
Iragarkiaren kodea: J1409070