4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA
Ediktua. 290/2014 prozedura
Raúl Asensio Echegoyen jauna, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: epaitegi honetan traktua berriro hasteko 290/2014 jabari-espedientearen prozedura bideratzen ari da, Cooperativa Figuerasek eskaturik, honako finka honen zuzenketa egiteko:
Hiri finka, Tuterako Guillermo de Tudela kaleko 43an. Azalera: 45,18 m². 7. poligonoko 109. lurzatiaren zati bat da. 8.616 zenbakiarekin inskribatuta dagoen finkaren zati bat da: 1.003. liburukia (Tuteraren 173. liburua), 57. orria. Honela deskribatzen da:
Herrilur tituludunak, Tuterako Canraso alderdian. Azalera: 808 hektarea eta 20 area. Mugak: iparraldetik eta mendebaldetik, Montes de Cierzo barrutia; hegoaldetik, Tablar Altoko bidea eta Viosas.
Benetako azalera, katastroko datuen arabera: 134 m². Azalera eraikia: 97 m².
Honen bidez, egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, eskatutako inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona ezezagunei dei egiten zaie, ediktu hau argitaratu ondoko hamar eguneko epean espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.
Tuteran, 2014ko ekainaren 24an.–Idazkari judiziala, Raúl Asensio Echegoyen.
Iragarkiaren kodea: J1409208