4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Zitazio ediktua. 379/2014 prozedura arrunta
Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkaria.
Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren ondoriozko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 379/2014 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta Manuel Da Costa Almeidari eta Alina María Zabacinschi zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten dut, 2014ko uztailaren 28ko 09:50ean ager daitezen, 103. judizio-aretoan (Iruñeko San Roke kaleko 4an, lehen solairuan), adiskidetze-ekitaldia eta judizioa egiteko. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.
Iruñean, 2014ko uztailaren 18an.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1410340