1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
359/2014 EBAZPENA, ekainaren 18koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Atarrabiako “Paz de Ziganda Ikastola” ikastetxe pribatuari batxilergoko irakaskuntzak behin betiko emateko baimena ematen diona eta, Batxilergoko ikasleen dokumentazioaren zainketaren ondorioetarako, “Askatasuna” BHIri atxikitzen diona.
Maiatzaren 21eko 307/2014 Ebazpenaren bidez, “Paz de Ziganda Ikastola” ikastetxe pribatuari Batxilergoko irakaskuntzak (“Zientziak eta teknologia” eta “Giza eta gizarte zientziak” modalitateetan) emateko baimena eman zitzaion. Horren ondorioz, ikastetxea ireki eta jarduteko baimen berria ematen zitzaion hezkuntza-maila gehiago emateagatik (ordura arte Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ematen zituen). Egun horretatik beretik indarrik gabe gelditu zen ikastetxearen aldi baterako baimena, baimendutako irakaskuntzei dagokienez.
Hala ere, baimena baldintza honen pean ematen zen: 2014-2015 ikasturtea hasi baino lehen ikastetxearen titularrak “Alemana” irakasgaia irakasten duten irakasleen titulazioak egokitu behar zituen. Horretarako, aipatu eguna baino lehen dagozkion frogagiriak aurkeztu behar zituen departamentu honetako Hezkuntza Azpiegituren Zerbitzuan.
Ikastetxearen titularrak aipatu dokumentazioa aurkeztu du, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak horren gaineko aldeko txostena eman du.
Ikusirik uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuak ezartzen duen prozedura, Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioa ematen duten ikastetxe pribatuak baimentzeko.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,
EBATZI DUT:
1. Atarrabiako “Paz de Ziganda Ikastola” ikastetxe pribatuari batxilergoko irakaskuntzak (“Zientziak eta teknologia” eta “Giza eta gizarte zientziak” modalitateetan) behin betiko emateko baimena ematea. Baimenak ebazpen hau ematen den egunetik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Nafarroako Gobernuko Unibertsitatez Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan ikastetxearen datu hauek inskribatuko dira:
–Ikastetxearen kodea: 31006201.
–Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
–Berariazko izena: “Paz de Ziganda Ikastola”.
–Helbidea: Ermitaldea kalea, 1.
–Herria: Atarrabia.
–Udalerria: Atarrabia.
–Titularra: “Pedro Axular” irakaskuntza-kooperatiba.
–Ikasketa baimenduak eta ikastetxearen osaera juridikoa:
- Haur Hezkuntzako bigarren zikloa: 9 unitate, gehienez ere 225 ikaspostu.
- Lehen Hezkuntza: 18 unitate, gehienez ere 450 ikaspostu.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 12 unitate, gehienez ere 360 ikaspostu.
- Batxilergoa, “Zientziak eta Teknologia” eta “Giza eta Gizarte Zientziak” modalitateetan: 6 unitate, gehienez ere 210 ikaspostu.
3. Ikastetxea “Askatasuna” Bigarren Hezkuntzako Institutuari atxikitzea Batxilergoko ikasleen dokumentazioaren kudeaketa eta zainketaren ondorioetarako.
4. “Paz de Ziganda Ikastola” ikastetxe pribatua itunpeko ikastetxea denez, haiek Nafarroako Gobernuaren hezkuntza itunen araubidean sartzeari dagokionez, arlo horretako berariazko araudiari jarraituko zaio.
5. Ikastetxearen titularrak baimena eskatu beharko du bere konfigurazioan edozein aldaketa egiteko, horren ondorioz aurreko atalean ageri diren erregistroko datuak edo instalazioak aldatzen badira edo instalazioen erabilera edo helburua aldatzen bada, uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.
6. Ikastetxearen baimena 251/1992 Foru Dekretuan adierazitako kasuetan iraungiko da, hartan ezarritako prozedurari jarraikiz.
7. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
9. Ebazpen hau igorriko zaie ikastetxearen titularrari, Burlatako “Askatasuna” Bigarren Hezkuntzako Institutuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Ikasketak Antolatzeko Atalari, Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari, Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeen Nomina Bulegoari eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari.
Iruñean, 2014ko ekainaren 18an.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Iñigo Huarte Huarte.
Iragarkiaren kodea: F1409065