143. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Honako lanbide erakunde honen estatutu aldatuak: “Asociación de Empresarios de la Zona Media de Navarra (AEZMNA)”.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan hala agintzen baita, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuan, 2014ko ekainaren 27ko 9:00etan, ondoko lanbide erakundearen estatutu aldatuak aurkeztu direla: “Asociación de Empresas de la Zona Media de Navarra”, sigletan “AEZMNA”; haren lurralde esparrua Nafarroako eskualde hori da, eta dagokion lanbide eremuak jarduera horretan aritu eta askatasunez eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten entitate profesionalak hartzen ditu.

Aldaketa aktaren bi sinatzaileak hauek dira: Víctor Gambarte Aguilar jauna eta Berta Anaut Benito andrea.

Hori guztia aditzera ematen da, interesdunei horren berri eman eta jakinarazteko. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahalko dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, 2014ko ekainaren 30ean.–Lan Zerbitzuko zuzendaria, Javier Zubicoa León.

Iragarkiaren kodea: F1410199