143. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 23a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

Ediktua. 308/2014 prozedura

Aránzazu Chocarro Úcar andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko idazkari judiziala.

Miguel Leache Resano prokuradore jaunak eskaturik, Caja Rural de Navarra S.C. Limitada de Créditoren izenean eta hura ordezkatuz, José Julián Izura Nuin jaunaren aurka bideratu den 308/2014 hipoteka-betearazpenean, erabaki da ondasun hipotekatu honen enkanterako deialdia egitea:

–Hiri finka: Doneztebeko Arau Subsidiarioen 2. sektoreko SU-5 unitatearen borondatezko birzatiketa proiektuaren A-16 lurzatia. Iruñeko 5. Jabetza Erregistroan dago inskribatuta: Donezteberen 2.235. finka, 3.299 liburukia (Doneztebeko Udalaren 38. liburua), 71. orria.

–Balorazioa, enkantearen ondorioetarako: 90.000 euro.

–Enkantea egiteko eguna eta ordua: 2014ko irailaren 11n, 10:30ean.

–Enkantearen gaineko informazioa eta baldintzak:

1. Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, enkantean jartzen den ondasunaren titulazioa bulego judizial honetan daude ikusgai.

2. Ulertuko da lizitatzaile guztiek nahikotzat hartzen dutela dagoen titulazioa, edo titulurik ez egotea.

3. Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta, horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak haiek onartzen ditu, eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogaturik gelditzen da, errematea bere alde esleituz gero.

4. Enkantean parte hartzeko, posturagileek honako hau egin beharko dute:

a) Nor diren behar bezala frogatzea.

b) Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.

c) Organo honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banco Santanderren 2757 0000 06030814 kontuan, finkak enkanterako duen balioaren %5 sartu izanaren gordekina aurkeztea, edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu osoa edo zati bat hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, gordekinean azaldu beharko da. Enkantearen ekitaldia bukatu ondoren, jarritako diru kopuruak itzuliko dira, posturagile onenak jarritakoa izan ezik. Ez itzultzeko berariaz eskatzen duten posturagileena ere ez da itzuliko, erremategileak prezioaren gainerako dirua epean ordaindu ezean haien aldeko errematea onets dadin.

5. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, aurreko atalean adierazitako baldintza berberetan. Postura horiek enkantearen hasieran irekiko dira, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.

6. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

7. Edukitza-egoerari dagokionez, aditzera ematen da honako hau: ez da ezer ageri.

8. Enkantean interesa duen edozeinek eska diezaioke epaitegiari hipotekatutako higiezinak ikuskatu ahal izatea; epaitegiak edukitza duenari horren berri emanen dio, eta adostasuna eskatuko. Edukitza duenak higiezina ikuskatzea onartzen duenean eta, ondasun hipotekatuaren enkantea hobeki egiteko, behar bezala laguntzen duenean epaitegien errekerimenduen aurrean, epaitegiari hipotekako zorraren murrizketa eskatzen ahalko dio: ondasuna zer baliotan esleitzen den, balio horren %2 artekoa. Epaimahaiak, inguruabarrak ikusirik, eta alderdi betearazleari gehienez bost eguneko entzunaldia eman ondoren, egokia dena erabakiko du, betiere gehienez kendu daitekeen kopuruaren barnean.

Ediktu hau bulego judizial honetako iragarki oholean eta ohiko leku publikoetan egonen da ikusgai enkantearen eguna arte, eta betearazpenpekoari jakinarazteko erabiliko da, jakinarazpen pertsonala legeak ezarritako moduan egiterik ez badago. Eta hala jasota gera dadin, honako hau egin dut.

Iruñean, 2014ko ekainaren 23an.–Idazkari judiziala, Aranzazu Chocarro Úcar.

Iragarkiaren kodea: J1409171