2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
Mankomunitateko lehendakaritza delegatzea
2014ko uztailaren 17an, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak 231/2014 Erabakia hartu zuen. Hona hemen erabaki horren testu osoa:
Iruñerriko Mankomunitatearen estatutuen 21. artikuluan xedatutakoaren arabera, Mankomunitateko lehendakariak bere atribuzio generikoak delegatu ahalko ditu, bai Batzorde Iraunkorrean, bai horretako edozein kiderengan ere.
Ordezkapen horrek Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 44. artikuluko 1. eta 2. ataletan ezarritakoa bete behar du.
Mankomunitateko lehendakaria ez da egongo 2014ko abuztuaren 2tik 15a arte, bi egun horiek barne, eta, beraz,
ERABAKI DUT
1. Delegatzea Batzorde Iraunkorreko kide José María Irisarri Ollacarizqueta jaunarengan Mankomunitateko lehendakariari dagozkion atribuzioak, Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 44. artikuluan ezarritakoarekin bat, Mankomunitatearen estatutuen 21. artikuluari lotuta.
2. Delegatze horren eragina 2014ko abuztuaren 2tik 15a artekoa izango da, bi egun horiek barne.
3. Delegatze hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2014ko uztailaren 17an.–Lehendakaria, José Muñoz Arias.
Iragarkiaren kodea: L1410342