1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Honako lanbide erakunde honen estatutu aldatuak: “Asociación de Inmobiliarias de Navarra (AINA)”.
Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan ezarritako ondorioetarako, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuan 2014ko uztailaren 3ko 13:00etan aurkeztu direla “Asociación de Inmobiliarias de Navarra (AINA)” izeneko lanbide erakundearen estatutu aldatuak. Elkarte horrek Nafarroako Foru Komunitatean dihardu, eta dagokion lanbide eremuak eginkizun horretan aritu eta askatasunez eta nahita elkartzea erabakitzen duten profesionalak biltzen ditu.
Aldaketa aktaren bi sinatzaileak hauek dira: Cristina García López eta Karmele Zuasti andreak.
Hori guztia aditzera ematen da, interesdunei horren berri eman eta jakinarazteko. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahalko dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta zortzi eguneko epean.
Iruñean, 2014ko uztailaren 4an.–Lan Zerbitzuko zuzendaria, Javier Zubicoa León.
Iragarkiaren kodea: F1410197