2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Hasiera batez onestea Iruñeko Udalaren 2014ko Aurrekontua betetzeko Oinarrien 38. oinarriaren 8. eranskina (Diru-laguntza izendunak)
Iruñeko Udalbatzak, 2014ko uztailaren 3an eginiko osoko bilkuran eta legezko quorumarekin, Iruñeko Udalaren 2014ko aurrekontua betetzeko Oinarrien 38. oinarriaren 8. eranskina (Diru-laguntza izendunak) onetsi zuen.
Indarra duten xedapenak betez, espedientea jendaurrean paratuko da Ogasuneko Zuzendaritzan (Zerbitzu Orokorretako Alorra), hamabost egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Hori dena argitara ematen da, jende orok jakin dezan.
Iruñean, 2014ko uztailaren 18an.–Jarduneko Alkatea, Ana Elizalde Urmeneta.
Iragarkiaren kodea: L1410371