2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Diru-laguntzen deialdia, ikastetxeetan bazkaltzeko diru-prestazioak emate aldera. 2014. urtea
Iruñeko Udaleko Gizarte Ongizate eta Berdintasuneko Zinegotzigo Delegatuak 2014ko uztailaren 18an emaniko ebazpenaren bitartez, diru-laguntzen deialdia onetsi da, banakako ebaluazio-araubidean, 2014. urtean ikastetxeetan bazkaltzeko diru-prestazioak emate aldera.
Oinarrien xedea: aipatutakoa.
Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 495.000 euro.
Oinarriak non jaso: Iruñeko Udaleko webgunean, Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean, Zapatería kaleko, 40ko, 3. solairuan eta Iruñeko Udaleko Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorreko auzo-unitateetan edota programa zein zerbitzuetan.
Eskabideak non aurkeztu: Interesa duten familiek Iruñeko Udaleko Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorreko zerbitzuetan (Zapatería kalea, 40) egin beharko dute eskaera. Eskaerak eskatzaileak sinatu beharreko eskabide baten bitartez egin behar dira, betiere deialdi honek ezarritako ereduarekin bat.
2014. urtean honako epe hauek hartuko dira kontuan eskaerak aurkezteko:
1.–2014ko urtarrila-ekaina aldirako eskaera berrien kasuan, familiek 20 egun naturaleko epean egin behar dute eskaera, deialdi hau NAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina kontatuta, eta horretarako eskabidea Alorrean erregistratu beharko dute. Kasuan kasuko familiak zer diru-laguntza jasotzeko eskubidea eduki eta hori atzeraeragintasunez aplikatu daiteke, hala badagokio, 2014ko urtarrilaren lehen eskola-egunetik.
2.–2014ko iraila-abendua aldirako, familia guztiek beste eskaera bat egin beharko dute, eta Alorrean erregistratu, horri dagokion dokumentazioarekin batera, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratu eta 2014ko abenduaren 2ra bitarteko epean.
Iruñean, 2014ko uztailaren 18an.–Gizarte Ongizate eta Berdintasuneko Zinegotzi Delegatua, Ana Lezcano Galar.
Iragarkiaren kodea: L1410339