143. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Jarduera sailkatua. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Iruher, S.A.L. Jarduera: tresna mekanikoak fabrikatzea. Tokia: Noain kalea, 8, Noaingo Mocholí industrialdean; 1. poligonoko 511. lurzatia.

Noain Elortzibarren, 2014ko uztailaren 2an.–Alkatea, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1409825