143. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUZABAL

Ezkontza zibila egiteko Alkatetzaren ahalmena beste baten esku uztea

2014ko uztailaren 4an ezkontza zibila eginen da Muruzabalgo Udalean. Ezkontza hori Muruzabalgo Udaleko zinegotzi Luis Diego Muruzabal Armendáriz jaunak eginen du, Alkatetzak eskuordetuta. Horregatik, 30/1992 Legearen 16. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Muruzabalgo Udalak, 2014ko ekainaren 23an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu du:

1. Aipatu ezkontza egiteko, Luis Diego Muruzabal Armendáriz zinegotzia eskuordetzea.

2. Eskuordetze hau egun horretarako da.

Muruzabalen, 2014ko ekainaren 27an.–Alkatea, Francisco Javier Arraiza Azparren.

Iragarkiaren kodea: L1409823