2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GESALATZ
Aldaketa Lerateko kanpinaren Plan Berezian. Behin betiko onespena
Gesalazko Udalak, 2013ko abenduaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lerateko kanpinaren Plan Bereziaren aldaketa, Aritzaleku, S.A. enpresak sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egon zen hilabetean, iragarkia 2014ko urtarrilaren 27ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.
Ez zen alegaziorik aurkeztu.
Gesalazko Udalak, 2014ko urtarrilaren 27ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen.
35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, argitara ematen da, indarra har dezan.
5.7.2 artikulua. “Eremu hauetan soilik eraiki daiteke: Komunak (A-1etik A-3ra),
Instalazioak (I-1etik I-3ra), Bungalowak (V-1etik B-4ra), Sarbideak (EP-1) eta Zuhaitz eremua (araudi partikularreko baldintzetan)”.
5.8 artikulua: Ondare arkeologikoaren babesa:
Hartu beharreko aurreneurriak, kanpinaren zorupean obrak egin behar direnean 40 cm-ko sakoneran edo sakonago, gaur egungo sestratik behera:
–Jarraipen arkeologikoa bermatu beharko da, arkeologo batek gainbegiratze lana eginez obran bertan indusketa faseetan; txosten teknikoa eginen du lana bukatutakoan, neurri garrantzitsurik hartu behar ez bada;
–Aztarna arkeologikoak agertzen badira eta teknikari eskudunak uste badu balio berezia dutela, teknikari horrek aztarnak babesteko behin-behineko neurriak hartuko ditu eta planifikatutako gainerako obran esku hartuko; gainera, berehala emanen dio abisua Vianako Printzea Erakundeko Ondare Arkeologikoaren Bulegoari, bulego horrek neurri egokiagoak har ditzan.
“6.8.–Zuhaitz eremua:
Eremuen Planoan izen horixe duen azalerak osatua.
Eremu horretan ezin da eraikinik egin kanpineko bezeroentzat.
Baimenduta daude aisia eta jolas erabilerak, eta kanpinaren eta Bela Eskolaren zerbitzuko azpiegiturak.
Erabilera horiek bateragarriak izan behar dute gaur egungo zuhaitz eremua mantentzearekin. Zuhaitz bat edo bi moztea ezinbestekoa bada, bi halako birlandatuko dira eremu hurbil batean.
Baimengarria da zuhaitz eremuan oihan hobekuntzak egitea, Nafarroako Gobernuko Mendi Departamentuak behar bezala baimentzen baditu.
Dauden eraikinak handitzen ahalko dira, eta zilegi da eraikitzea erantsitako planoan horretarako marraztu den eremuaren barnean, baldintza hauekin:
–Eraikitzen ahal da gaur egungo bidearen ertzetan, dauden eraikinak osatuz, planoan marraztu diren gehieneko lerrokaduren barnean; eraikin berrien eta egiten ahal diren handitzeen artean ezin dira 350 m² c gainditu, ez dadin gainditu kanpinerako baimendu den gehieneko eraikigarritasuna, hots, 3.673 m2 c.
–Eraikinen fatxadak 6 m-ko garaiera izanen du gehienez, sarbide kaletik neurtuta.
–Eraikinen artean gutxienez ere 3 m-ko tartea utzi beharko da;
–Fatxaden eta estalkien materialak bat etorriko dira dauden eraikinekin, ikuspegiaren aldetik multzo koherentea osatuz.”
Gesalatzen, 2014ko ekainaren 26an.–Alkatea, María Vicenta Goñi Azanza.
Iragarkiaren kodea: L1409389