2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
Corellako udal mugapean produktu fitosanitarioen erabilera egokia sustatzeko laguntzen deialdia
Corellako Udalak, Tokiko Gobernu Batzarraren 2014ko ekainaren 9ko bilkuran, honako deialdi hau onetsi zuen:
1.–Xedea eta helburua.
Deialdi honen bitartez arautu nahi da Corellako udal mugapean produktu fitosanitarioen erabilera egokia sustatzeko laguntzen araubidea, ondorengo artikuluetan ezartzen den bezala.
2.–Aurrekontua eta zenbatekoa.
2.1. Diru-laguntza hauek “produktu fitosanitarioen erabiltzaileen ikastarorako laguntzak” izeneko 1 53348000 kontu-sailaren kargura finantzatuko dira, gehienez ere 1.800 euroko zenbatekoarekin. Laguntzaren zenbatekoa, edonola ere, udal aurrekontuetan xede horretarako ezarritako zenbatekoak baldintzatuko du.
2.2. Laguntza honela banatuko da: fitosanitarioen agiria lortzeko oinarrizko mailako ikastaroa gainditu duen onuradun bakoitzeko 45 euro, eta 15 euro, berriz, fitosanitarioen agiria egokitzeko ikastaroa gainditu duen onuradun bakoitzeko.
3.–Onuradunek bete beharreko baldintzak.
Deialdi honetan aipatzen diren laguntzak jaso ahalko dituzte baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisikoek:
3.1. Corellako udalerrian bizitzea.
3.2. Fitosanitarioen agiria lortzeko oinarrizko mailako ikastaroa gainditzea, edo fitosanitarioen agiria egokitzeko ikastaroa, UAGNek emana, Corellako Udalaren laguntzarekin.
3.4. Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beterik izatea diru-laguntza eskatzen duten egunean.
4.–Tramitazio eta ebaluazio organoak.
Nekazaritza Batzordeak eskaerak baloratuko ditu, eta laguntza emateko proposamenak Alkatetzari igorriko dizkio.
5.–Eskabideak eta agiriak aurkeztea.
Laguntzen eskabideak aurkeztuko dira oinarri hauetako I. eranskinean jasotako ereduari jarraituz, Udaleko erregistroan aurkeztuko ere, dokumentazio honekin batera:
a) kasuan kasuko ikastaroa gainditu izanaren ziurtagiria.
6.–Eskabideak aurkezteko epea.
Hilabeteko epea dago eskaerak aurkezteko, honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
7.–Dirua itzultzea.
Onuradunak produktu fitosanitarioen erabilerari buruzko arauak hausteagatik zehapenik izaten badu diru-laguntza jaso eta lau urteko epean, itzuli egin beharko du laguntza.
Corellan, 2014ko ekainaren 26an.–Alkatea, sinadura ulertezina.
I. ERANSKINA
Corellako udal mugapean produktu fitosanitarioen erabilera egokia sustatzeko laguntzen deialdia
............................................................ jaunak/andreak, .............. zk.dun NANa, ...................... (e)ko bizilaguna, helbidea ............................., telefonoa ......................, Corellako udal mugapean produktu fitosanitarioen erabilera egokia sustatzeko laguntzen deialdia ikusirik,
ADIERAZTEN DUT betetzen ditudala deialdian ageri diren baldintzak, hain zuzen ere:
- Corellako udalerrian bizi naizela.
- Gainditu dudala fitosanitarioen agiria lortzeko oinarrizko mailako ikastaroa, UAGNk emana Corellako Udalaren laguntzarekin.
- Gainditu dudala fitosanitarioen agiria egokitzeko ikastaroa, UAGNk emana Corellako Udalaren laguntzarekin.
- Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beterik ditudala diru-laguntza eskatzen dudan egunean.
Honako agiri hau aurkeztu dudala:
- Kasuan kasuko ikastaroa gainditu izanaren ziurtagiria.
Horrenbestez, ESKATZEN DUT, Corellako udal mugapean produktu fitosanitarioen erabilera egokia sustatzeko laguntzen deialdiari atxikirik, egindako ikastaroa finantzatzeko laguntza eman dakidala.
Corellan, 20...(e)ko ..........aren .......(e)an
Sinadura
CORELLAKO UDALEKO ALKATE UDALBURUA.
Iragarkiaren kodea: L1409411