141. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 21a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2013-A-121

Araceli Razquin Insaustik honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ibilgua: Arakil ibaia.

Hargunearen udalerria: Lakuntza.

Hargunearen tokia: UTM (579.432,4; 753.262) 30. zona.

Erabilera: ureztatzea.

Aprobetxamenduaren tokia: 2. poligonoa, 221. lurzatia, Lakuntzan (Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (l/s): 0,001.

Gehieneko bolumena urtean: 8 m³.

Aprobetxamenduaren xedea da ura zuzenean hartzea Arakil ibaitik, eskuinaldetik, 0,5 Z.P.ko potentziako motoponpa mugikor baten bidez. Motoponpak zuzenean bultzatuko du ura ureztatu beharreko eremura. Ura ekainetik abuztura bitarte hartuko da (biak barne), 400 metro koadroko baratzea ureztatzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2014ko ekainaren 4an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1409413