141. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 21a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2014-O-725

Miguel Murua Laordenek honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Miguel Murua Laorden.

Xedea: hesia paratzea.

Ibilgua: Zidakos ibaia.

Alderdia: Makotxa.

Udalerria: Tafalla (Nafarroa).

Eskatutako jarduketaren xedea hesi bat paratzea da, metalezko zutoinekin eta sarearekin, 25. poligonoko 219. lurzatian, Zidakos ibaiaren eskuinaldean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2014ko ekainaren 12an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1409207