141. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

HAPOko UE 3.1.A) unitatea birzatitzeko proiektua, unitate horretako konpentsazio batzordeak sustatua. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2014ko ekainaren 26an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea Lizarrako Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko UE 3.1.a) unitatea birzatitzeko proiektua, unitate horretako konpentsazio batzordeak sustatua.

Abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluarekin eta hurrengoekin bat, jendaurrean egonen da hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Orobat, bertako prentsan eta Herriko Etxeko iragarki oholean agertuko da; ohartarazten da haren aurka, ez baita behin betikoa administrazio bidean, ezin dela errekurtsorik aurkeztu, tramiteko egintza delako. Haatik, Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.1 artikuluaren bukaeraren bidez, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzakete, kontuan har daitezen prozedura bukatuko duen ebazpenean.

Lizarran, 2014ko uztailaren 4an.–Alkatea, Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L1409890