2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONAMARIA
Usategiak enkantean
Donamariako Udalak plegu itxien bidezko enkante publikoan eta urtebeterako atera du ondoko usategi postu eta fronteen aprobetxamendua:
–Bidasosta alderdia (8 ehiza-postu). Prezioa: 1.500,00 euro.
–Ubedo alderdia (6 ehiza-postu). Prezioa: 100,00 euro.
–Argibel alderdia (8 ehiza-postu). Prezioa: 200,00 euro.
–Labeaga alderdia (9 ehiza-postu). Prezioa: 2.500,00 euro.
Interesa dutenek beren eskaintzak aurkeztu beharko dituzte Donamariako Udaletxean, 2014ko abuztuaren 18ko 12:30ak baino lehen.
Enkante honen baldintza-agiria jendearen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, astelehenetan eta ostiraletan, 12:00etatik 15:00ak arte, eta asteazkenetan, 8:00etatik 15:00ak arte. Telefonoa: 948-45-00-46, eta posta elektronikoa: udala@donamaria.es.
Donamarian, 2014ko uztailaren 14an.–Alkatea, Mikel Arregi Mindegia.
Iragarkiaren kodea: L1410123