141. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketak Trafikoari buruzko ordenantzan.
Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2014ko apirilaren 28an egin osoko bilkura arruntean, aldaketa onetsi zuen, hasiera batean, Barañaingo trafikoari buruzko ordenantzan. 69, 71, 72, 78, 79, 80, 81, 82, 87 eta 91. artikuluak aldatuko dira, “Aldi baterako aparkatze murriztuko eremurako –AAME– berariazko xedapenak” izeneko atalean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduei jarraikiz, erabaki hori 2014ko 89. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 9an, baita Barañaingo Udalaren iragarki oholean paratu ere, eta espedientea 30 egunean egon da jendaurrean.

Beste alde batetik, Nafarroako Administrazio Auzitegiak 2014ko maiatzaren 9an eman 1427. ebazpenaren bidez, deuseztatu egin da Trafikoari buruzko ordenantzaren 81. artikulua, baietsi baita haren kontra paratutako gora jotzeko errekurtsoa.

Legez ezarritako jendaurreko epean zenbait alegazio aurkeztu direnez, Barañaingo Udalak, 2014ko ekainaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen haiek ebaztea eta behin betiko onestea aldaketa, Nafarroako Administrazio Auzitegiak 2014ko maiatzaren 9an eman 1427. ebazpenaren bidez deuseztatutako 81. artikulua ezabatuta. Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, aipatu ordenantzako “Aldi baterako aparkatze murriztuko eremurako –AAME– berariazko xedapenak” izeneko atalaren testu osoa, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Argitara ematen da aipatu agindua betez, eta ohartarazten ezen honako erabaki honen aurka –xedapen administratibo orokorra baita– ezin dela administrazio bidean errekurtsorik paratu, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.3 artikuluari jarraikiz. Hortaz, behin betiko onespen honen aurka ondoko bideren bat erabiltzen ahalko da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1.998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2014ko ekainaren 25ean.–Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

ERANSKINA

“ALDI BATERAKO APARKATZE MURRIZTUKO EREMURAKO –AAME– BERARIAZKO XEDAPENAK”

Justifikazioa

68. artikulua.

Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 2. xedapen gehigarrian; Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 7. eta 38. artikuluetan eta Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorraren 93. artikuluan ezarritakoak udalerriak gaitzen ditu hiribideen erabilera xedapen orokorren bitartez arautzeko, baita tasak galdatzeko ere ibilgailuak halako eremu batzuetan aparkatzeagatik. Horrez gain, Barañaingo trafikoa hobetzeko premia dago, eta horretarako bitartekoa da erabilera publikoko bide eta aparkalekuetan ibilgailuen aparkatze zaindua arautzea -nolako funtzioa, halako lekua nahiz denbora-, bateragarri eginez aparkalekuen banaketa zuzena erabiltzaile guztien artean. Horrenbestez, aparkatze mugatu eta murriztuko eremuak arautzen dituzten xedapen hauek ezarri dira.

Ezaugarriak, xedea eta aplikazio esparrua

69. artikulua.

Xedapen hauen bidez jartzen dira arauak aldi baterako aparkatze murriztuaren zerbitzurako, Barañaingo udalerriko 1. eta 2. eremurako, ondoren zehaztuko den moduan, eta Aldi baterako aparkatze murriztuko eremua, AAME laburtuta, deituko da.

Helburu horretarako ezarritako ordutegian bakarrik aparkatzen ahalko dute eremuan bizilagun txartela agerian duten ibilgailuek, denbora mugarik gabe, baita eremu horretako merkataritza, industria, lanbide edo zerbitzu arloko jardueraren txartela dutenek ere, denbora mugarik gabe horiek ere.

Aparkatze arautuko ordutegietatik kanpo, libre izanen da eremuan aparkatzea.

70. artikulua.

Behar bezala seinalizatuko da aldi baterako aparkatze mugatuko eremua.

71. artikulua.

Aldi baterako aparkatze mugatuko eremuan 1. eremuko eta 2. eremuko kaleak sartzen dira, eta xedapen hauen 1. eranskineko planoan adierazi dira; honako hauek dira:

–1. eremuko mugak.

(Milutze Zubiko kalea – Ipar Plazako etorbidea, bi norabideetan – Iruñeko etorbidea eta Barañaingo Ingurabidea).

–Ukitutako kaleak.

(Erdiko etorbidea, Ezki plaza, Ezki plaza (atzealdea), Pedro Bidagor, Dorreberri, Zumar plaza, Sahats plaza, Rafael Alberti, San Esteban kalea eta zeharbidea).

–2. eremuko mugak.

(Ipar plazako etorbidea - Iruñeko etorbidea - Barañaingo ingurabidea etorbidea - Haraneko etorbidea).

Ukitutako kaleak.

(Kultura kalea, Gaztainondo plaza, Erdiko etorbidea, Udaletxeko etorbidea, Kirolen etorbidea, Etxeorratzeko etorbidea, Eultzako etorbidea, Estadioko etorbidea, Lurgorri kalea, Aragoiko komunitatea).

Aurrekoa gorabehera, eta eremu horien barruan diren Erdiko etorbideko eta Barañaingo ingurabidea etorbideko tartearen erdibitzaileei dagokienez, eranskineko planoan zehazten baitira, libre izanen da aparkatzea 20:00etatik 08:00ak arte.

72. artikulua.

Honako hauek dira xedapen hauek arautzen duten denboran eremu horretako aparkatze mugatuaren funtzionamendurako ezarri diren egun eta orduak:

–Lanegunetan:

  • Asteleheneko 21:00etatik astearteko 10:00ak arte, murriztua.
  • Astearteko 21:00etatik asteazkeneko 10:00ak arte, murriztua.
  • Asteazkeneko 21:00etatik osteguneko 10:00ak arte, murriztua.
  • Osteguneko 21:00etatik ostiraleko 10:00ak arte, murriztua.
  • Ostiraleko 21:00etatik larunbateko 10:00ak arte, murriztua.
  • Igandeko 21:00etatik asteleheneko 10:00ak arte, murriztua.

–Jaiegunetan:

  • Larunbateko 10:00etatik igandeko 21:00ak arte, libre.

Barañaingo Udalak markatutako jaiegun eta egunentzat, jaiegunentzat markatutakoaren bidez arautuko dira, hau da, jaiegunaren bezperako 10:00etatik azken jaieguneko 21:00ak arte.

Zenbait inguruabarretan komenigarri delako, Barañaingo Udalaren Alkatetzak edo Gobernu Batzarrak aparkatze mugatuaren zaintza geldiarazten ahalko du denboran, araututako eremu osoan edo haren zati batean.

73. artikulua.

Bide Segurtasunari buruzko Legearen 75. artikuluan ezarritakoarekin bat eta xedapen hauek betetzen direla bermatzearren, kontrol zerbitzua ezarriko da, jendez eta materialez behar dituen bitartekoez hornitua.

74. artikulua.

Berariazko prozedura baten bidez (ordenantza fiskal arau-emailea) ezarriko da eremuan aparkatzeko baimentzen duen txartela eskuratu ahal izateko ordaindu beharreko kostua.

75. artikulua.

Aparkatzeko eremuak ez du mugatutako eremuaren seinalizazioa markatuko duen muga zeharkatuko.

Aparkatze librerako ezarritako denbora iraganik, erabiltzaileak ibilgailua eraman beharko du baldin aldi baterako aparkatze mugaturako ezarritako ordutegiaren barrenean aparkatzeko gaitzen duen txartelik ez badu.

Barañaingo Udalaren Gobernu Batzarrak hala erabakita eta Informazio Batzordeak proposatuta aldatzen ahalko dira aparkatzeko orduak.

76. artikulua.

Aldi baterako aparkatze murriztuko eremuaren barrenean indarra izaten jarraitzen du alde horretako toki zehatz bakoitzeko seinalizazio mugatzaile berariazkoak (zamalanetarako guneak ordu baimenduetan, gelditzeko eta aparkatzeko toki debekatuak, eta abar), etorkizunak ekar ditzakeen aldaketak gorabehera (handitu, murriztu, berritik sortu, kendu eta abar).

77. artikulua.

Eremu murriztuan aparkatzeko muga edo murriztapenetik at gelditzen dira:

1. Eremuan aparkatzeko gaitzen duen txartela indarrean duten ibilgailuak; betiere, agerian badute behar bezala.

2. Motozikletak, ziklomotorrak (hiru eta lau gurpilekoak izan ezik) eta bizikletak, nahiz eta, betiere, horretarako prestaturiko tokietan aparkatu beharko diren eta sekula ere ibilgailuendako erreserbatutako eremuetan.

3. Zamalanetan ari diren merkataritzako ibilgailuak, horretarako ezarritako ordu eta tokietan ari badira.

4. Anbulantziak, zerbitzuan ari direnean.

5. Autotaxi ibilgailuak, gidaria bolantera jarria eta zerbitzu egiten ari bada.

6. Hilotzak eramateko autoak, zerbitzu egiten ari badira.

7. Suhiltzaileen, larrialdietako, Gurutze Gorriaren, DYAren eta poliziaren ibilgailuak, zerbitzu egiten ari badira.

8. Aparkatzeko baimena duten ibilgailuak (elbarriendako erreserba bereziak, hoteletakoak, zentro ofizialetakoak, eta abar), horretarako erreserbaturik dauden toki eta orduetan.

9. Baimena duten beste ibilgailu batzuk.

78. artikulua.

Bizilagunen edo merkataritza, industria, lanbide edo zerbitzuko jardueraren baterako bereizgarria dutenen ibilgailuak zer eremutan aparka daitezkeen zehazteko, eta bakarrik horretarako, xedapen hauen 1. eranskineko planoaren arabera banatu da Barañaingo udalerriaren esparrua eta, oraingoz, erregulazio honek 1. eta 2. eremua bakarrik ukitzen ditu.

Bizilagunak

79. artikulua.

Baimena duten bizilagunek denbora mugarik gabe aparkatu ahalko dute horretarako ezarritako tokietan.

Bizilagun izaera izateko, txartela eskuratzeari dagokionez, baldintza hauek bete beharko dira:

1. Pertsona fisikoa izatea eta udalerriaren barnean dagoen etxebizitza batean erroldatua, eta hura bere ohiko eta benetako bizitokia izatea. Halaber, txartela zein ibilgailutarako eskatzen den, ibilgailu horrek eskatzailearen izenean egon beharko du edo hura ohiko gidaria izan beharko da, edo titularrak eskaera egiteko baimena eman beharko dio; orobat, ibilgailuak leku berean egon behar du helbideratua.

2. Barañaingo Udalari bizilagun txartela eskatu eta hura eskuratzea, eredu ofizialaren araberako eskabidearekin batean agiri hauek egiaztatuta:

a) Nortasun agiri nazionala, eskatzailearen gidabaimena eta ibilgailuaren zirkulazio baimena.

b) Autoaren asegurua, indarra duena, eta ibilgailuen ikuskapen teknikoaren adostasun txostena, hura eduki behar bada.

c) Urteko diru kopurua ordaindu izanaren frogagiria.

3. Bizilagun txartela eskuratuz geroztik egoera aldatu ez eta, beraz, hura lortzeko eskatzen diren baldintza guztiak betetzen jarraitzea.

Udal zerbitzuek beharrezkotzat jotzen diren ikerketak eginen dituzte inguruabar horiek betetzen direla egiaztatzeko.

80. artikulua.

Orobat, txartela eskuratu ahalko dute eremu arautuko etxebizitza batean erroldatuta diren bizilagunek, lan edo enpresa arloko jardueraren ondorioz hari atxikitako ibilgailua erabili ohi badute, betiere alderdi hori frogatuta.

81. artikulua.

Txartela duten bizilagunek denbora mugarik gabe aparkatzen ahalko dute eremu arautuan libre dauden aparkatzeko tokietan. Eremu horretatik kanpo, bizilagunak arau orokorrak bete beharko ditu aparkatzeko tokiak erabiltzeko.

82. artikulua.

Bizilagun txartela ibilgailuen aitzineko haizetakoen barne aldean paratuko da, kanpotik garbi ikusteko maneran. Txartelean zein urte agertzen den, urte hartarako balioko du eta eskatzailearentzat eta eskariko ibilgailurako baizik ez da izanen.

83. artikulua.

Txartela eskuratzen duten eskatzaileak haren erantzule izanen dira, eta etxez edo ibilgailuz aldatzen direnean, edo hartarako eskubidea ematen duen edozein baldintza aldatzen denean, horren berri eman beharko diote Udalari, gehienez ere astebetean. Hartara, txartel berria eskuratuko dute, horretarako eskubidea izanez gero, edo anarteraino indarra izan duen txartela indargabetuko zaie.

84. artikulua.

Bizilagun txartel berria eskuratzeko, nahitaezkoa izanen da zaharra itzultzea interesdunari berria ematen zaionean, baita kasu bakoitzean ezarritako tasa ordaintzea ere.

Halaber, etxez edo beste edozein baldintza aldatzeagatik txartel berria eskuratzeko eskubidea galduz gero, orduan ere txartela itzuli beharko da.

Txartela lapurtu edo galduz gero, berehala eman beharko zaio horren berri Udalari, hark kopia egin dezan; orobat, kopia aterako da txartela hondatuta dagoen kasuetan berria egitea hobe denean.

85. artikulua.

Udalak noiznahi egiazta dezake ofizioz txartelak emateko ezarritako baldintzak betetzen ote diren, eta betetzen ez dituztenei baliorik gabe utziko dizkie, bidezkoak izan daitezkeen beste neurri edo zehapenak galarazi gabe.

Merkataritza, industria, lanbide edo zerbitzu jardueretan ari direnak
eta soldatapeko langileak

86. artikulua.

1. Barañainen merkataritza, industria, lanbide edo zerbitzu jardueretan ari diren pertsona fisiko eta juridikoek xedapen hauetan araututako aldi baterako aparkatze murriztuko eremuan aparkatzeko baimena emanen dien txartela eskuratzen ahalko dute, baldintza eta muga hauekin:

–Jarduera ekonomikoen zergan, jarduera hartarako eta establezimendua dagoen tokirako alta emanda egon beharko dute.

–Irekitzeko lizentzia beharko du izan lokalak.

–Ibilgailua jardueraren titularraren izenean egonen da edo hari atxikia, behar bezala aseguratua eta azterketa teknikoa egina.

–Txartel bat emanen da establezimendu edo jardueraren titular bakoitzeko. Jardueran aritzeko ibilgailu bat baino gehiago badago, txartel gehiago emateko aukera aztertuko da.

–Txartela eskuratu aurretik, ordenantza honen 74. artikuluaren arabera ezarritako diru kopurua ordaindu beharko da.

–Merkataritza, industria, lanbide eta zerbitzu jardueretarako txartela duten titularrek bizilagun txarteletako titularrek dituzten eskubide eta betebehar berberak izanen dituzte, arau honen aurreko artikuluetan bildutakoak, alegia.

2. Merkataritza, industria edo lanbide jardueretan lanean soldatapean (besteren kontura) ari diren pertsona fisikoek denbora mugatu batean (merkataritzako ordutegian) aparkatze murriztuko eremuan aparkatzeko baimena ematen dien txartela eskuratzen ahalko dute, baldintza eta muga hauekin:

–Eskaera jardueraren titularrak edo enpresa kontratatzaileak egitea.

–Kontratua indarrean izatea eremu arautuko saltokiarekin edo negozioarekin.

–Ibilgailua titularraren izenean egonen da, behar bezala aseguratua eta azterketa teknikoa egina.

–Txartel bat emanen da eskatzaile bakoitzeko; langileak 3 baino gehiago badira, txartel gehiago emateko aukera aztertuko da.

–Txartela eskuratu aurretik, ordenantza honen 74. artikuluaren arabera ezarritako diru kopurua ordaindu beharko da.

Zehapenen araubidea

87. artikulua.

Arau honetan xedatutakoa ez betetzea trafikoari eta zirkulazioari buruzko antolamenduaren kontrako arau-haustetzat joko da, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65. artikuluan ezarritakoari jarraituz, eta Alkatetzak zehatuko du, aipatu Legearen 71.4 artikuluan eta 73. eta ondoko artikuluetan adierazten diren eskumenaren eta prozeduren arabera.

88. artikulua.

Ibilgailua ibilgetu ahal izanen da edo eremu publikotik kendu eta gero horretarako prestaturiko altxatokira eramanen:

–Ibilgailua aparkatze murriztuko eremuan aparkatuta dagoenean, horretarako baimentzen duen indarreko txartela jarri gabe.

–Jarritako txartela ez dagokionean baimena duen ibilgailuari.

89. artikulua.

AAME eremuko arau-haustetzat joko dira honako hauek:

1. Baimentzen duen indarreko txartelik gabe aparkatzea.

2. Txartel faltsutuak edo manipulatuak erabiltzea.

3. Txartela behar bezala agerian ez jartzea.

4. Markatutako tokiaren esparrutik kanpora aparkatzea, beste toki bat edo batzuk ezin erabiltzeko maneran utziz.

5. Motozikleta, ziklomotor edo bizikletak aparkatzea horiendako espres ezarritako lekuetatik kanpo.

90. artikulua.

1. Arau honen 22. artikuluko arau-hausteak egiteagatik, zehapen hauek ezarriko dira:

a) 60 euroko isuna:

–Txartela edo baimena manipulatu edo faltsutzeagatik, baita horiek manipulatuta edo faltsututa erabiltzeagatik ere, bidezko izan daitezkeen bestelako zehapen edo neurriak galarazi gabe.

b) 30 euroko isuna:

–Aldi baterako eremu murriztuan indarreko txartelik gabe aparkatzeagatik edo txartela agerian ez jartzeagatik.

–Markatutako tokitik kanpo aparkatzeagatik, beste toki bat edo batzuk ezin erabiltzeko maneran utziz.

–Motozikleta, ziklomotor edo bizikletak aparkatzeagatik horiendako espres ezarritako tokietatik kanpo.

2. Hori hala izanik ere, zehapenak mailakatu ahalko dira, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 68. artikuluan ezarritako irizpideetan oinarriturik.

L1409261_0.pdf

Iragarkiaren kodea: L1409261